Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea batzuk 24 orduko greba egiten ari dira

  • Bizkaibuseko Ezkerraldea Meatzaldea Bus, Pesalur eta Gam Txorierri enpresetako eta Bilbobuseko 2.000 langile daude grebara deituta. 250.000 erabiltzaile ingururi eragiten ari zaie greba deialdiak.


2018ko abenduaren 21an - 10:20
Argazkia: @Eljoventopo

Bilbobusen eta Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan 24 orduko greba egiten ari dira gaur, ostiralean. Langileen eta Bilbobuseko zuzendaritzaren arteko akordioak gertu zirudien arren, atzo, ostegun iluntzean, egindako azken bileran negoziazioak hautsi ziren, San Tomas eguneko greba deialdiari eutsiz.

Jose Fernandez enpresa batzordeko presidente eta UGT sindikatuko delegatuaren arabera, “asteazkenean aurreakordioa lortu genuen baina azken xehetasunak adosteko orduan dena bertan behera geratu da eta ia negoziaketen hasieran bezala gaude ".

Ezkerraldean, Enkarterrian, Durangaldean, Arratian, Nerbioi Garaian, Txorierrin ibiltzen diren autobusei eta Loiuko aireportura doazenei eragingo die grebak. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

ELA sindikatuak azpimarratu duenez, “langileak grebara joango dira kalitatezko zerbitzu baten defentsan eta enpresek inposatu nahi dituzten prekarizazio politikei aurre eginez".

Bilbobuseko eta Bizkaibuseko hiru enpresa horietako langileek manifestazioak antolatu dituzte. Bilboko kaleetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren atarian eta Bilboko udaletxearen aurrealdean iragarri dituzte protestak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaibus greban
2019-02-18 | ARGIA
2018an 4.600 manifestazio egin dira EAEn, 2017an baino %13 gehiago

Gipuzkoan egin dute gehien gora manifestazioek, 2017an baino %27,6. Bizkaian %9 egin dute gora, eta Araban berriz, %5,3 behera.


2014-10-31 | Unai Brea
Bizkaibuseko greba bertan behera, Aldundiak eta sindikatuek aurre-akordioa sinatuta

Gutxien espero zen unean eta moduan eman zaio konponbidea Bizkaibuseko gatazkari. Arratsaldeko seietan, handik ordubetera bilera egiteko deialdia jaso dute sindikatuek Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA); oraingoan, greba bertan behera uzteko baldintzarik gabe. Iluntzeko... [+]


2014-10-30 | Unai Brea
Bizkaibuseko gatazka konpondu ezean, EH Bilduk zentsura mozioa aurkeztuko du Garraio Diputatuaren aurka

EH Bilduk asteazkenean iragarri du Itziar Garamendi, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Diputatuaren kontrako zentsura mozioa aurkeztuko duela azaroaren 3an, baldin eta aurretik Aldundiaren eta Bizkaibuseko langileen arteko gatazkari konponbidea emateko gai ez bada.


Aldundia ez da Bizkaibuseko langileekin elkartuko, greba bertan behera utzi ez dutelako

Astearte arratsaldean ziren biltzekoak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaibuseko sindikatuak, baina ez da bilerarik izan Aldundiak hizketan hasi aurretik "neurri batean" greba bertan behera uzteko eskatzen duelako.  


2014-10-27 | ARGIA
Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasiko dute

ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB sindikatuek greba mugagabera deitu dituzte Bizkaibuseko langileak, ez baitute akordiorik lortu Bizkaiko Foru Aldundiarekin.


Eguneraketa berriak daude