Bigarren baserri bat eraisten ari dira Abadiñon, AHTri lekua egiteko

  • Goxentziagirre baserria botatzen hasi dira Abiadura Handiko Trenari lekua egiteko.


2020ko ekainaren 11n - 11:04
Goxentziagirre baserriaren eraistea. Argazkia: Anboto Argazkia: Anboto
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Dagoeneko bigarren baserri bat bota dute Abadiñon, AHTaren lanak bitarteko. Auzotarrek Anbotori jakinarazi diotenez, asteartean hasi ziren baserria eraisten. Muntsaraz auzoan aurkitzen zen Goxentziagirre izeneko baserrian ez zen inor bizi dagoeneko. Muntsaratzagirre izenez ere ezaguna zen eraikina.

Ez da herrian eraisten duten lehena, iragan maiatzean Mendilibar-erdikoa izeneko 500 urteko baserria bota baitzuten Durangaldean desjabetutako lurretan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude