Bi urte Ayotzinapako desagerpenetatik: kasua argitzeko eskatu dute munduko zenbait hiritan

  • 2014ko irailaren 26an eskola normalistako 43 ikasle desagertu ziren, poliziak atxilotu eta gero. Bertsio ofiziala arbuiatzen dutenek Mexikoko Estatuaren erantzukizuna salatzen dute.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 28a
Mundu osoan zehar hedatu da 43 ikasleak bizirik etxeratzeko aldarria. [Sputnik]

Asteartetik asteazkenerako gauean bi urte bete dira Ayotzinapako (Mexiko) eskola normalistako 43 ikasle desagertu zirenetik. Errepublikako Prokuradoretza Orokorrak (PGR) eskainitako bertsioaren arabera, 2014ko irailaren 26ko gauean, bost autobus “bahitzen” saiatzeagatik atxilotu zituzten 43 ikasleak. Beste sei lagun hil egin ziren Igualako udaltzaingoarekin izandako liskarretan.

PGRren arabera, Igualako alkatearen aginduz atxilotutako 43 lagunak Guerreros Unidos narkotrafikatzaile kartelaren esku utzi zituen udaltzaingoak. Hauek Los Rojos karteleko aurkariekin nahastu eta erail eta erraustu egin zituzten.

Alabaina, gizartearen zati batek ez du ontzat jotzen bertsio hori, eta Mexikoko Estatua jotzen dute erantzule nagusitzat. Izan ere, frogen alterazioak eta poliziaren ikerketan jasotako kontraesanek askok bertsio ofiziala arbuiatzea eragin dute. Hala, Mexikoko Gobernuak ikasleak non dauden badakiela salatu eta haien etxeratzea exijitu dute zenbait hiritan, desagerpenaren bigarren urteurrenean:

Mexiko Hiria

Bartzelona

Buenos Aires

Paris

Amsterdam

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Mexiko

Mexiko kanaletik interesatuko zaizu...
Mexikotik brigada feministaren lehen kronika

Uztailaren 30ean heldu ginen San Cristobal de las Casas hirira, Txiapas, brigadako bost kideok. Laster konturatu ginen ahorita ahorita erritmora ohitu behar genuela eta hori zela eta, gauean elkartu ahal izan genuen bostok.


2018-07-22 | Reyes Ilintxeta
Raquel Padilla. Yaqui indiar zuria
"Gasbidea egiteko baimenaren truke 400 peso eskaini diote familia bakoitzari, 18 euro"

Egungo Sonora estatuan (Mexiko) bizi diren Yaqui eta Mayo herrien alde lan egiten du Raquel Padilla Ramos antropologoak.
Herri hauen historikotasunaren eta lurraldetasunaren balorea erakutsi nahi du, ura eta lurra lapurtzen dizkietenen aurrean.


2018-07-18 | Zero Zabor
Mexikoko udal gobernu hautatu berriak erraustegi proiektua geldiaraziko du

Manuel Lopez Obrador eta Morenak Mexikoko hauteskundeetan lortutako garaipena iritsi da Maxiko hiriburuko udal gobernura ere. Metropoliaren legebiltzarrean, hautetsi berriek argi eta garbi adierazi dute aurreko legealdiaren amaieran modu irregularrean onartutako erraustegi proiektuak atzera botako dituela.


Lopez Obrador ezkertiarrak irabazi ditu hirugarrengoan Mexikoko lehendakaritzarako hauteskundeak

Morena Nazio Birsotze Mugimenduko hautagaiak bozken %53- %53,8 artean lortu du. %22,1- %22,7 eskuratu du Ricardo Anaya kontserbadoreak eta zentro-eskuineko Meadek %15,7- %16,3 artean.


2018-07-01 | Txerra Rodriguez
Tosepan kooperatiba
Nahuatl hizkuntza-aholkularia hasiko da lanean

Lizbeth Sánchez Ortiz mexikarra da. Jatorriko herritarra da, nahuatl hiztuna, maseuala, Puebla estatuko mendilerroko biztanlea. Baina, hori baino gehiago ere bada. Sánchez apiriletik ari da lanean hizkuntza garatzeko aholkulari Tosepan mugimendu kooperatiboan, kooperatiba horretako hizkuntza biziberritzeko proiektu orokorra koordinatzen. Proiektuak, momentuz, lau hanka ditu: murgiltze eredura hurbildu gura duten eskola, irrati komunitarioa, corpusa batzeko proiektua eta lan arloko... [+]


2018-06-29 | Xabier Letona
Lopez Obrador: iruzurra saihestu eta Mexikoko lehendakari bihur liteke hirugarrengoan

Datorren igandean, uztailaren 1ean, mexikarrek 500 parlamentario, 128 senatari, 9 gobernadore eta lehendakari berria hautatutako dute. Beste behin ere ezkerreko hautagaia da inkestetan buru: Andrés Manuel Lopez Obrador –AMLO moduan ere ezaguna– eta Morenako (Birsorkuntza Nazionalerako Mugimendua) buruzagia.


2018-05-13 | Jabi Zabala
Bettina Cruz Velázquez. Lurraren defendatzaile indigena
"Iberdrola berdez mozorrotzen da"

Mexikoko Oaxacako Tehuantepec-eko istmoan sortu zen Bettina Cruz Velázquez (Juchitán de Zaragoza, 1962) eta han bizi da. Gaztetatik ibili da borroka sozial eta politikoetan engaiatua eta, egun, Indigenen Kongresu Nazionalak (CNI) aukeratutako Indigenen Gobernu Kontseiluko (CIG) gobernu organoaren batzarkidea da. Bere lurraldean enpresa handiak –tartean euskal enpresak– eraikitzen ari diren aerosorgailu parkeen aurkako mugimenduko buruetakoa dugu.


2018-04-23 | Txerra Rodriguez
Mexikoko Tosepanen, hizkuntza galerari aurre egiten

"Ideien kontrabandoan aritu izan gara, euskal herrietatik ekarritakoak hemengo ideiekin batu, nahastu, trinkotu, eraldatu ditugu. Eta, era berean, hemengo batzuk hartu, gureekin nahastu eta han ere eragina duten. Asko ikasi dugu, asko partekatu, asko bateratu. Bai, itzela izaten ari da, bai. Izan ere, gure ezagutza mugatua denean (hau da, beti!) lagunduko gaituztenengana jo behar dugu".


2018-04-19 | Txerra Rodriguez
Kronikak Mexikoko Cuetzalatik:
Tosepan kooperatiba: kafea eta piperminaz harago

Orain dela 41 urte sortu zen Tosepan, Cuetzalan aldean. Hasiera batean, bertako herritarrak kafea eta pipermina prezio duinagoan saltzeko elkartu ziren. Ordutik, baina, mugimendua asko hazi da, asko aniztu da. Eta zertan oinarritzen da ba? Ekonomia sozial eta solidarioa da Tosepan, ezer izatekotan.


Sistema kapitalista patriarkalaren aurka altxatu diren emakume indigenak

“Ez da gizonen eta sistemaren lana guri askatasuna ematea; kontrara, sistema kapitalista patriarkalaren lana gu menpeko egitea da”, esan zuen emakume batek zapatistek antolatutako emakumeen lehenengo Nazioarteko Topaketaren irekiera ekitaldian, Desinformémonos atarian irakurri daitekeenez. Martxoaren 8an ireki zituen ateak Morelia Karakola espazio feministak, Txiapasko Tzotz Choj eremuan, eta hil bereko 11n itxi.


Eguneraketa berriak daude