Bi eraso sexista salatu ditu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeak

  • Putzuzulok elkartasuna adierazi die erasoa jasan duten emakumeei. Amurrion ere beste eraso bat salatu dute eta urruntze agindua ezarri diote salatutako gizonari.


2018ko apirilaren 13an - 10:11

Putzuzulo Gaztetxeak konpromisoa hartu du indarkeria sexistari aurre egiten jarraituko dutela: “Formazioaren, hausnarketa kolektiboen eta talde jardunbideen bidez geroz eta feministago bihurtu nahi dugu, bai jendartea, bai gaztetxea”.

Gauzak horrela, erasoa jasan duten emakumeei babesa eta baliabide material eta humanoak eskainiko dizkie gaztetxeak. Erasoen aurkako protokoloa indartzeko asmoa ere berretsi du. Erasotzaileekin ere neurriak hartu dituztela jakinarazi dute gaztetxeko kideek: “Ez dira gaztetxean sartuko eta haien herrietan lanketa pertsonal eta kolektiboa egiteko konpromisoa eskatu zaie”. Putzuzuloko batzarrak prozesu horien jarraipena egingo duela jakinarazi  dute.

 

Amurrion berriz, azkenaldian eskualdean indarkeria matxistaren kasu gehiago egon direla azpimarratu du Otsemeak talde feministak. Elkarretaratzea egin dute herriko plazan eta indarkeria matxista jasaten duten emakume guztiei elkartasuna eta babesa emateaz gain, aurrerantzean ere saretu eta kalera ateratzeko deia luzatu diete.

Kartzela zigorra bortxatzaileari

Aste honetan jakin da zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diola Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko epaileak 2015ko Zarauzko festetan neska bat bortxatu zuen gizonari. Hamar urtetan emakumearengana hurbiltzea eta harekin komunikatzea debekatu diote. 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio emakumeari.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


Eguneraketa berriak daude