Beste hamaika euskal preso Euskal Herrira ekarriko ditu Espainiako Espetxe Zuzendaritzak

  • Hego Euskal Herriko kartzeletara hamaika euskal preso politiko gerturatuko dituzte hurrengo egunetan, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Erakunde horrek azaldu duenez, EAEko espetxeetara bederatzi preso eramago dituzte, eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan dira horretarako. Gainera, beste bi preso Iruñeko espetxera aldatuko dituzte.


2022ko uztailaren 21ean - 17:20
Basauriko espetxera eramango dituzte presoetako batzuk.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Denera hamaika dira Hego Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzten euskal preso politikoak: Ibai Aiensa, Lorenzo Aiestaran, Ainhoa Garcia, Eneko Goieasetxea, Juan Carlos Iglesias, Xabier Makazaga, Ainhoa Mujika, Jon Olarra eta Gorka Palacios, Basauri eta Martuteneko kartzeletara. Iruñeko espetxera, berriz, Luis Mariñelarena eta Juan Ramon Karasatorre.

Asturias, Dueñas, El Dueso, Estremera, Santoña eta Logroñotik euskal herriratuko dituzte preso horiek. Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan dira Basauri eta Martutenera eramango dituzten presoen leku aldatzea martxan jartzeko, berak baitu orain espetxe horiek kudeatzeko eskumena.


Espetxe politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.