ETB1eko Bertatik bertara saioa datorren astean (ekainaren 28an) amaituko da, behin betiko.Bertatik bertara 1995. urtean abiatu zen Andoni Aizpuru aurkezle zuela. 2000-2001 denboraldian Nerea Iriarte eta Andoni Aizpuru aritu ziren aurkezle lanetan, Nerea eguerdiko saioan eta Andoni gauekoan. 2002. urtean ETBtik kanpo atera zuten saioaren ekoizpena eta K-2000 ekoiztetxeak hartu zuen haren ardura. Azken hiru urteotan Estitxu Fernandezek aurkeztu du. ETBko programazio arduradun Joselu Blancok azaldu duenez, ez dago arrazoi konkreturik saioa kentzeko.