Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak bere karguari uko egingo diola iragarri zuen atzo, Parlamentuan orain arte izan duen gehiengoa galdu eta gero. Bere esanetan, Legebiltzarrak Europar Batasunarekin adostutako 2012ko aurrekontua onartzen duenean utziko du bere postua.
Herrialdearen egoera ekonomiko larriak, merkatuen presioak eta atzo parlamentuan izandako babes faltak (bere alderdian barne) erabaki bat hartzera behartu zuten Berlusconi.
Bere proposamena datorren urteko otsailaren hasieran gobernu berria osatzeko hauteskundeak deitzea da, non, iragarri zuenez, ez den hautagai bezala izango. Hori bai, bere baldintza Europak 2012rako eskatutako murrizketa eta hazkunde plana -Egonkortasun plana delakoa- parlamentuak onartzea da. Hala ere, oposizioan ez dira fio lehen ministroaren intentzioekin eta gehiengoa berreskuratzen saiatzen den bitartean denbora irabazteko trikimailua ez ote den beldur dira. Gainera, oraindik ez da zehazki ezagutzen onartu nahi dituen neurrien edukia.
Italia erreskatetik gertu:
Italiaren arrisku primak 500 puntuak gainditu dituela eta, erreskatearen mamua zabaldu da herrialdean. 500 puntuena da Europak Grezian, Irlandan eta Portugalen esku hartzeko behar izan zuen muga.
Hiru urteko espetxe zigorra eta 2.835 euroko isuna ezarri dizkio epaileak EH Bilduko eledun ohi Miren Larrioni. Ikusteke dago ebazpena bere horretan aplikatuko den, ala espetxe zigorra gizartearentzako lanengatik trukatzeko aukera aztertuko den.
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Arte-eszenikoen programazioetan ohikoak ez diren obren erakustoki eta laborategi bilakatuko da Errenteria-Orereta ekainaren 5etik 12ra egingo duten Eztena jaialdian. Askotarikotasunari eta arriskuari begiratzeko parada izango da.
Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.
Lurtaro elkarteak "Egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz" mahai-ingurua antolatu du Tolosan, maiatzaren 26an. Bere esperientziatik mintzatuko dira zereal ekoizlea, fruitu ekoizlea, abeltzainak eta gaztagileak. Lurtaro elkarteak 300 bazkide lortu nahi ditu... [+]