Behobia, Baiona eta Biarritz inguruko errepideak blokeatu dituzte gaur ere Jaka Horiek

  • Frantziako hainbat hirigunetan, erregaien garestitzearen aurkako manifestazio eta protesta ugari egin dira larunbata eta igandean. Lapurdiko hainbat gunetan ere izan dira, baita goiz honetan jarraitu ere.


2018ko azaroaren 19an - 12:01
Asteburuan Jaka Horiek egindako mobilizazioen irudia. Argazkia: Berria.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manifestariak protestan aritu dira eguerdira arte A-64 eta A-63 autobideen lotunean, A-63aren Biarritzeko ordainlekuan eta Baionako Grenet zubian.

“Jaka horiek” bezala ezagututako manifestariak “Kinka larrian bizitzeak aztoratu daudela”, eman dute aditzera. Beren haserrea adierazteko Lapurdi itsasaldean bide bat baino gehiago itxi dituzte iragan egunotan. Alabaina, nahigabeko istripuak ere izan ziren, auto gidari batek hiru manifestari zauritu zituen Baiona iparraldeko blokeo ekintzan.

Bide blokeoek hainbat istripu eragin zituzten. Ametzondoko itzalgunean (Hiriburu, Lapurdi) horietako bat. Gidari batek manifestari bat zauritu zuen, erantzun gisa. Baionako Grand Basque gunean hiru zauritu eragin zituen beste auto gidari batek. Bi ospitalera eraman zituzten hausturekin. Horrek nolabaiteko nahigabe bat eragin du gizartean.

Astelehen goiz honetan mobilizazioekin jarraitu dute, baita ekimenaren segidaren arrazoia azaldu ere: “Frantziako Gobernuak erregai fosilen kontsumoa mugatzeko eta beste energia eredu baterako aldaketa bultzatzeko neurri gisa aurkeztu du erabakia erregaien zergen garestitzea. Zergek 7,6 zentimo garestituko dute gasolio litroa eta 3,9 zentimo gasolina. Urtarriletik aurrera, 6 eta 3 zentimoko tasa gehigarriak aplikatuko dira, hurrenez hurren”.

Jaka Horien protesta “erregaiaren garestitzean oinarritu izana” ez da eragile guztien aldetik erabateko oniritzia izan. Bizi mugimendu ekologistak, adibidez, erregai fosilen garestitzea defendatu du, baina beste aldarrikapen batzuk ere kontuan hartu behar direla aditzera eman: “Zerga sistema ekologiko anbiziotsua, zuzena eta solidarioa” indarrean jartzea, konparaziorako. Halaber, “Zerga berezia %20 aberatsenek ordaindu ahal izateko manera” ere sortzea. Bizi!-koen iritziz zerga ihesaren eta zerga paradisuei aurre egiteko, aldez aurretiko “borroka ongi zehaztua” jakinarazi behar zaio jendarteari.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude