Banku publiko bat sortzea eskatu dio ATTACek Nafarroako Gobernuari

  • “Zerbitzu publikorako bokazio argiko eta irabazi asmorik gabeko” erakunde bat abian jartzea proposatu dio ATTACek Nafarroako Gobernuari. Banku publiko horren baitan fundazio bat eratzea ere aztertu dute, CAN fundazioak Caixabanken dituen akzioak hasierako kapital gisa erabilita.


2017ko urriaren 30an - 12:14
Lan baldintza duinen aldeko protesta egin zuten uztailean Madrilen (Argazkia: @csa-tuca)

ATTACek adierazi duenez, zerbitzu finantzarioak “funtsezkoak” dira ekonomiaren jardunean, eta gizarte sozialaren garapena guztiz baldintzatzen dute. Nafarroako banku negozioen %89 entitate pribatuek osatzen dute. Hori jakinda, jarduera finantzarioa esku pribatuetatik salbu egon beharko litzatekeela nabarmentzen du ATTACek: “Banku pribatuek erakutsi dute ez direla izan gai herritarren bizi osoko aurrezkiak behar bezala kudeatzeko”.

ATTAC Frantzian sortu zen 1998an, nazioarteko sistema ekonomikoa eraldatzeko xedearekin. 2012az geroztik dihardute lanean Nafarroan. Guztira 40 herrialdeetan daude.  

Herritar orok kontu korronte bat zabaltzeko eskubidea izan dezala eskatzen dute, bermeak kontuan izan gabe. Baita kaudimen handiagoa eman diezaietela aurreztaile eta inbertsiogileei. Horretarako bide demokratikoak erabili beharko direla nabarmendu dute, gardentasunean eta printzipio etikoetan oinarrituak.

Nafarroako sektore publikoko erakunde finantzario erreferentea izango litzatekeela iritzi diote. Zuzendaritza batzordea parlamentuak aukeratutako hautagaiek osatuko luketela eta beste banku publikoekin elkarlana sustatzea garrantzitsua izango litzakeela. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ATTAC
Lehman Brothers
Hamar urte krisian... eta kasino globalaren pitzadurak hor jarraitzen du

2008ko irailaren 15ean Lehman Brothersek kiebra onartu zuenean paradigma eta uste asko ere hondoratu ziren berarekin. Atzeraldi Handia-ren hasiera izan zen, nahiz eta finantza kapitalismoa aspaldi zebilen sistema irrazional baten mamua begiztatzen etxe-orratz distiratsuetan... [+]


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Iruzur fiskalaren aurka egiteagatik, Applek auzitegietara eraman du Attac

Attac, globalizazioaren aurkako mugimendua, auzitegietara eraman du Applek, Europar Batasunak ezarritako 13.000 milioi euroko isuna ordaintzea eskatzeagatik.


Eguneraketa berriak daude