Banatu ditugu 2017ko Argia Sariak

  • Euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren sariak baditu saridunak aurten: Amapola Morea irratsaioak eraman du Irratiaren saria, Busti saioak inkus-entzunezkoena, Ane Irazabal kazetariak prentsa idatzikoa, Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimenak Sustapen saria, Game Erauntsiak Internetekoa eta Imanol Urbietak merezimenduzko sari postumoa jaso du Kontxi Aizarnaren eskutan.

Saridun guztiak ekitaldi amaieran alabastrozko ikurrak eskuetan dituztela (arg: Dani Blanco)

2017ko urtarrilaren 27an - 17:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kontxi Aizarna izan da azkena saria jasotzen, iaz hil zen Imanol Urbietaren bikotekidea. Merezimenduzko sari postumoa jaso du euskalgintzan berebiziko arrastoa utzi duen musikariak: "Manolok maite zuen Argia" azaldu du Aizarnak jendaurrean.

Oiartzun eta Antxeta irratien artean egindako saioa da Amapola Morea irratsaioa, Aitziber Zapirainek eta Mirari Martiarenak gidatua. Haiek jaso dute Atxega Jauregian Irratiari dagokion saria:

Ane Irazabal kazetariak errefuxiatuen inguruan egindako prentsako lanagatik jaso du idatzizko Argia Saria. Ikurra emateko ekitaldian ohartarazi du jabetu behar garela Europan zabaltzen ari den eskuin-muturraz, "agian egunen batean geu ere egon gaitezke orain errefuxiatu horiek dauden egoeran".

Orain arte Kanalduden emititzen zen Busti umorezko saioak ikus-entzunezko saria jaso du, Maialen Duguine eta Maia Iribarneren eskutik. Ikus-entzunezkoetan beste eredu bat eskaintzeko geratu den hutsunea nabarmendu dute eta iragarpen bat ere egin dute: laster dira biltzeko Altsasuko gazteak izaera bera duen web telebista bat sortu nahian.

Egian Euskaraz ekimenak Sustapen onenaren saria jaso du. Ekimena antolatzen aritu den Aitziber Gurutzeagak hausnarketarako esaldi hau utzi du euskaltzale, erakunde eta eragile sozialetako ziento bat lagun bildu den jantokian: "Uste baino askoz gehiagotan egin dezakegu gure hizkuntzan, gure buruan sinesten badugu, horixe da gakoa".

Game Erauntsia bideo-jokoen euskal komunitateko Urtzi Odriozolak, Interneteko saria jasotzearekin batera, aldarriaktu du euskaldunak "konfortguneetatik" atera eta halako guneetan barneratu behar dela.

Giro apartarekin, berriketaldi interesgarriekin eta zoriontzeekin amaitu da aurtengo Argia Sarien ekitaldia; ARGIAren Aktualitatearen Gakoak gehigarria besapean dutela joan dira gonbidatuak etxera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024-10-14 | ARGIA
Argia Sariak 2025: Proposatu zure hautagaiak

Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


Eguneraketa berriak daude