1950 eta 2020 urteen artean 330.000 adingabek pairatu zituzten sexu abusuak Frantziako Eliza katolikoaren baitan. Horietan badaude Ipar Euskal Herrikoak ere: gutxienez hamahiru apaiz eta elizgizonek eraso egin zien gutxienez 25 adingaberi. "Erreparazio ekonomikorako" bideratuko du dirua elizbarrutiak.
Azken zazpi hamarkadetan Frantziako Eliza katolikoan izan diren sexu abusuak aztertzeko sorturiko batzordeak iazko udazkenean eman zuen datu lazgarria: 330.000 adingabek pairatu zituzten sexu abusuak. Sauvé txostena ondorioztatu zuen bi urte eta erdiz eramandako inkestak. "Bere ardurak hartzea" eta "erreparazio ekonomikoa bideratzea" galdetu zion berehala batzordeak Eliza katolikoari. Orain, 250.000 euro bideratuko ditu Baiona, Oloroe eta Leskarreko elizbarrutiak, Urdin Euskal Herri Irratia-k zabaldu duenaren arabera.
330.000 eraso horietatik 216.000 dira apaiz edo elizgizonek bideratuak –hots, kasuen %65–, eta gaineratekoak Eliza katolikoaren egitura ezberdinetan lan egiten dutenen partetik izan dira. Erasoen herena inguru bortxaketak dira. Sauvé txostenaren egileek arazoaren osagai "sistemikoa" nabarmendu dute datuen berri ematerakoan.
Ipar Euskal Herrian buruturiko eraso batzuk ere kontatuak dira ikerketa horretan. Hain zuzen, 1950 eta 2020 urteen artean Baionako elizbarrutian hamahiru apaiz eta elizgizonek sexualki erasotu zuten eta bederen, 25 erasotu badira. Baina gehiago ere badaude, Sauvé txostenaz geroztik beste batzuk eman dutelako jasandakoaren berri.
Aste honetan plazaraturiko ARGIAn (2.813 zenbakia) jaso dugu Gaby Etchebarne aldudarraren elkarrizketa. Urte luzeetan serora izanik, Eliza katolikoaren baitan ziren sexu-erasoak salatzen ditu: "Ezetz errateko indarra ez zuen serora gaztea bortxatua zen! Apezpikuak bortxatua zitekeen! Erraten dute Lourdeseko apezpikuen artean, hamaikak gisako gauzak egin zituztela. Nik erraten dut hamaika baino ainitz gehiago direla. Ez dut frogarik, baina badakit apezek gauza itsusiak egin zituztela, mutikoekin eta serorekin! Haiek kontatu didate. Orain erraten dute aurkitu dituztela haurren hezurrak komentuetako lurretan, apezek serorei egin haurrak!".
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]