Ayotzinapako desagerpenen ikerketa bururaino eramango duela zin egin du Mexikoko presidenteak

  • Bost urte pasa dira Mexikoko Polizia Federalak eta armadak ikasle talde bati eraso egin zionetik. Ordutik 43 lagun desagertuta daude. Mexikoko presidente Andres Manuel López Obradorrek ikerketa abiatuko duela adierazi du.

Bilbon egindako elkarretaratzea (Argazkia: Ecuador Etxea)

2019ko irailaren 27an - 11:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2014ko irailaren 26ko gauan Mexikoko Ayotzinapa herriko Raul Isidro Burgos landa-eskolako ikasle talde baten aurka eraso egin zuten Polizia Federalak eta armadak, sei pertsona hil, 25 zauritu eta 43 desagerraraziz. Dagoen informazio apurraren arabera, ikasleak Iguala hirira joan ziren autobusak "okupatu" asmoz, Mexiko Hirira joan ahal izateko, urriaren 2ko Tlatelolcoko sarraskiaren oroimen ekitaldi batera joateko [1968ko urriaren 2an poliziak eta militarrak ikasleen protesta baten aurka oldartu ziren, atxilotu, zauritu eta hildakoak eraginez].

2014ko urrian Leonidan Oikonomakis-ek ROAR aldizkarian azaldu zuenez, zentroaren baliabide faltak direla eta, autobusak "okupatzea" bezalako ekintza zuzenak beharrezko zituzten ikasleek. Behin erabilita, beren jabeei itzultzen omen zizkieten autobus edo kamioiak. Irailaren 26ko hartan, baina, indar armatuek autobusak errepidean geldiarazi zituzten, eta tiroketa hasi zuten ikasleen kontra. 43 desagertuak Poliziaren furgoietan eraman zituzten, eta ez da haiei buruz ezer jakin ordutik.

Enrique Peña Nietoren gobernuak bertsio ofizialari eutsi dio azken eguneraino: 43 desagertuak Poliziak atxilotu egin zituen eta gero Guerreros Unidos kartelaren esku utzi; gaizki ulertu batean, gazteak kartel aurkari bateko kide zirela pentsatuta, hil egin zituzten, gorpuak erre eta Caculako zabortegira jaurti.

2018an Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak (CIDH) eta Aditu Independenteen Talde Interdiziplinarioak (GIEI) aurkeztutako informe batek bertsio hori gezurtatu zuen ordea, gorpuak toki hartan ezin izan zirela erre frogatzen duten ebidentziak aurkeztuz. Gertaeren berreraikitzea egiten duen webgune bat ere osatu dute.

2018ko abendutik López Obrador da Mexikoko presidente, eta Ayotzinapako sarraskiaren bosgarren urteurren honetan, zin egin du gertakarien gaineko ikerketa abiatuko duela, zerotik. Egia eta justiziaren batzorde bat eratu zuen Ayotzinapako kasuaz, gobernua, gazteen senitartekoak eta giza eskubideen aldeko antolakundeak biltzen dituena. Urteurrenaren bueltan, ekin diote desagertutakoen aztarnen bilaketari Tepecoacuilco zabortegitik, orain arte arakatu gabe baitzegoen. Eremuan indusketa-lanak egitea aurreikusi dute.

Egia eta justizia exijitu dituzte Bilbon

Ayoztinapako sarraskiaren bosgarren urteurrena gogoan, ostegun iluntzean elkarretaratzea eta eskaintza kolektiboa egin zituzten Bilbon. Gertatutakoa ezagutu dadin, justizia eta egia eskatu zituzten.

Lumaltik Herriak GKEak adierazi du Enrique Peña Nieto presidente ohiak gezurrez jositako bertsio ofizial bat sortu zuela , begi-bistakoa zena ezkutatu nahirik: “herrialdean nagusitzen den eskubide estatu baten falta, inpunitatea, ustelkeria eta narkopolitika". "Egun, gobernuak egiaren batzorde bat eratu du, zeinaren borondate politikoa eta eraginkortasuna zalantzazkoak diren", gehitu du.

Bilboko elkarretaratzearekin elkartasuna helarazi nahi izan diete desagertuen senideei. "Amorrua eta sumina sentitzen ditugu Mexikoko sistema judizialaren inpunitate eta isekagatik, egun hauetan beren seme-alaben desagerketarekin zerikusia zeukaten beste 24 pertsona aske utzi baitituzte. Ez daude bakarrik”, adierazi dute.

Horrez gain, azpimarratu dute Mexikoko indarkeria eta inpunitatea izugarriak direla. Emandako datuen arabera, egunean 80 hilketa burutzen dira, lau urtean 3.000 feminizidio, azken bi hamarkadatan 150 kazetari hil dituzte, egunero hiru haur hil eta lau desagerrarazten dituzte, eta mundu mailan giza eskubideen defendatzaileen aurkako krimen gehien duen herrialdeen artean dago Mexiko, laugarren postuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


2024-09-04 | Xalba Ramirez
Chiapas
Altxamendu zapatistatik 30 urtera

1994ko urtarrilaren 1ean, ehunka indigenak aurpegia estali zuten, Mexikori eta munduari esateko: “Nahikoa da!”. Ordutik mundu osoan eredu bihurtu da EZLN, autonomiaren eraikuntza helburu, herri indigenak bizi daitezen, kapitalismotik at. Egungo egoera, ordea, inoiz... [+]


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Hauteskundeak Mexikon
Claudia Sheinbaum izanen da Mexikoko presidentea

Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimenduko hautagaiak 26,6 eta 28,6 puntu arteko aldea atera dio Xochitl Galvez hautagai kontserbadoreari. Egungo presidente eta alderdikide Andres Manuel Lopez Obrador-en bidetik jarraitzeko asmoa agertu du Sheinbaumek. Mexikoko lehenengo... [+]


Cristina Rivera Garza. Hildakoekin idaztea
“Zerbait gertatzen da munduan kolektiboki esaten dugunean norbait falta zaigula”

Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]


Mexikok harremanak eten ditu Ekuadorrekin, Quiton duen enbaxadan polizia indarrez sartzeagatik

Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.


Eguneraketa berriak daude