‘Autopista kanpora’ eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilboko Errekalde auzoan

  • "41 urte autopistaren arriskuak jasaten, nahikoa da" diote Errekaldeko auzotarrek. Asteazkenean, ekainak 1, manifestazioa deitu dute 'Autopista kanpora' lelopean. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 31n - 12:55
Argazkia: @autopistKanpora
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Apirilean eginiko asanbladan erabaki zuten, besteak bestek, Errekaldeko auzotarrek manifestazioa antolatzea auzoaren gainetik pasatzen den autopista zatia lehenbailehen eraits dezatela eskatzeko.

Izan ere, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2006an hitzartutako hiriko sarbide berrien mapak autopistaren eraispena aurreikusten zuen Errekalden 2008-16 epealdirako. Baina, orduko agintariek emandako hitza ez dute beteko egungo agintariek "ez baita Aldundiaren lehentasuna" autopistaren eraispena Errekalden. Ermuan du jarrita lehentasuna Aldundiak, Itziar Garamendi Garraio diputatu ohiak bilera batean Autopista Kanpora plataformako kideei aitortu zienez. Egun Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko diputatu den Imanol Pradalesek berretsi die plataformakideei proiektua aurreikusita dagoen arren, ez dagoela esaterik noiz egingo den. Plataformako kideen esanetan, "ez dute arriskatu nahi".

"2016an ez bada ez dezatela behintzat 2046an eraitsi", diote errekaldetarrek. Luzapen hori ahalik eta gehien ekiditeko "auzotarron lana erakundeak presionatzea da". Proiektua noiz, nola eta zenbateko aurrekontuarekin egingo duten zehaztea dute erronka. 

Kostata, baina argitu dute auzotarrek zein erakunderi dagozkion autopistaren ardurak. Foru Aldundiaren eskumena bada eraispena eta alternatiba ematea autopistaren ibilbide zaharrari, Udalari dagokio "geratuko den zuloa antolatzea". Horregatik jo dute plataformako kideek Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekin hitz egitera. "Denak autopistaren kontra daude. Denek uste dute kendu beharra dagoela; noiz eta zelan, hor dago koska. Esaterako, Bilboko hurrengo HAPN-PGOUn aurreikusita dago autopista kanpora doala".   

Inauguratu zenetik, 1965etik izan da "polemikoa" Errekaldetik pasatzen den autopista. Orduan ere herritarren "protestak" izan ziren. Autopistako lanek auzoko zenbait eraikinetan eragindako arrakalengatik "auzotarrak kaleratuak izan ziren eta eliza bera eraitsi zuten. Inposaketa bat izan zen autopista". 

41 urteren ostean, gaur egun, oraindik orain, hainbat dira 'autopista kanpora' aldarrikatzeko arrazoiak: "Arriskua -eta ez argazki zaharretan bakarrik ikusi dugulako-, zikinkeria -balkoiak garbitzean agertzen den ore beltza-, zarata -isiltasunik ez dago Errekalden- eta auzoa zatitzen duelako -zonalde ilunak eta desatseginak sortuz-. 

Autopistarekin "ohitu" diren auzotarraei "ez dela amets lortezina" esan nahi diete. 2013an sortu zen Autopista Kanpora plataformako kideen hitzetan, "hain gaude ohituta gezurra dirudiela ken diezaguketenik". 

Hiru urte hauetan plataformak denetik egin du: txapak, logoak, "ezagun egin diren" kartel horiak, banderak, abesti bat, txokolatada, sinadura bilketa (3.000 bat lortu ditu)... San Silbestre lasterketaraino eman dituzten aldarrikapenak.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude