Aurrerapen teknologikoak helburu militarren pean


2002ko abenduaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jon Torner Aurrerapen teknologikoek gizarte osoan dute eragina, baina arlo batean aurrerapen horiek garrantzia handiagoa hartzen dute: esparru militar-polizialean. Norberaren herrialdearen "defentsa" helburu duten erakunde horiek dira sofistikazio teknologikoaren errege. Segurtasuna obsesio bilakatzen ari den garaiotan gobernuak buru-belarri ari dira lanean teknologia berriek eskain ditzaketen abantailak aprobetxatu ahal izateko. Abantaila horiek, funtsean, norberaren aberria (ejertzitoa) arerioa baino indartsuago egin eta hura garaitzea bideraturik daude. Batetik, gero eta arma sofistikatuagoak sortzearen erronka legoke, eta bestetik, hiritarren gainean gero eta kontrol zorrotzagoa ezarri nahi hori. Hona hemen azken aurrerapen teknologikoei buruz Amerikako Estatu Batuetatik eta Errusiatik iritsitako berriak. Irailaren 11ko sindromeak jota Iragan urteko irailaren 11az geroztik Pentagonoak tramankulu harrigarriak jarri ditu segurtasun indarren zerbitzura. Guk pasa den asteartean New York Times egunkarian azaldutako artikulu batek bilduriko bi objektu aipatuko ditugu jarraian: ordulari atomikoa eta Poltsikoko Polizia. Atomic Digital Watch edo Ordulari Digital Atomikoa NASAk eta CIA agentziak sortu dute. Eskumuturrean eraman ohi ditugun ordularien itxura dauka, eta oraingoz gradu altuko agenteek soilik daramatzate. Agenteek, euren nagusiei horretarako baimena eskatzean, ordulariaren botoi bat sakatu eta izpi fin batzuk igorri ditzakete. Izpiok, DIPAM (dipicramide) izeneko materialarekin talka egitean, leherketa bat sortzen dute. Ez da leherketa "atomikoa", ordulariaren izen arranditsuak ulertzera eman dezakeen bezala, baina dexenteko indarra dauka. DIPAM delakoa bestalde, eraikin guztietan aurki dezakegun materiala da. Interneten ordulari hauen erreplikak salgai daude. ADWen berdinak dira, baina ez dute, noski, izpia botatzeko beharrezko dispositiboa. Pocket Cop (Poltsikoko Polizia) delakoa, bestalde, Floridako Public Safety Group erakundeak sorturiko PDA edo agenda elektronikoa da, eta ez da arma bat, herritarren gaineko kontrola bermatzeko objektua baizik. Bi modelo daude. Sofistikatuenak FBIko agenteek erabiltzen dituzte, eta apur bat "sinpleagoak" (Pocket Cop web guneak jasotzen dituenak) hiri handietako poliziek, tartean Los Angelesekoek. Aurrenekoez ezer gutxi dakigu, baina bigarrengoek eskaintzen dituzten hainbat aukera ezagutu ditugu. Agenda hauek argazki kamera ere badira, eta milioi batetik gora gaizkileren datuak dituzte memorizatuta: izen-abizenak, adina, altura, gorpuzkera... Hala, poliziek susmagarriren bat ikusiz gero argazkia atera edo duen itxura memorizatu ostean, datuak bulego zentralera bidali eta bere "curriculuma" minutu gutxiren buruan ezagutu dezakete. Gainera, hatz marka tradizionalak jaso (susmagarriak ukitu duen gainazal horretan argazkiak eginez) eta memorian gordetzeko aukera ematen dute. Txip salataria Errusiaz mintzatzean ezinbestekoa da Txetxenia hizpide izatea. Gobernuak "errebeldeak" menpean hartzeko saiakera ugari egin ditu, baina txetxeniar gerrillariek zutik diraute oraindik. Hain zuzen ere, atentatuak ekidin ahal izateko -batez ere Moskuko Dubrovka aretoan gertaturikoaren ostean-, teknologia berriez baliatu gura du Errusiak. Errusiako Segurtasun Kontseiluak jakitera eman duenez, 2005eko urtarriletik aurrera futbol partida, antzerki emanaldi, kontzertu eta gainerako ekitaldi jendetsuetara doazen lagunek txip bat (IBMren PRS64G eta PRS28.4G delakoen anaia gaztea) eraman beharko dute jertsean itsatsita, pin baten moduan. Txip honetan, aipatu ekitaldietara joan nahi duen herritar ororen datuak egongo dira memorizatuak. Hala, areto kanpoaldean nahiz barnealdean kokatuko diren bideo kamerek (hona hemen "Exit" eta Kale Argia modeloak) txip hori enfokatu eta hura daraman pertsonaren izen-abizenak, helbidea, adina eta bestelakoak zein diren asmatuko du. Datu horien artean irregulartasunik topatuz gero, txipa piztu egingo da, eta kasu batzuetan soinua ere aterako du. Hots, topaturiko irregulartasuna txikia bada txipari argi horia piztuko zaio, handiagoa bada gorria, eta kasu oso larrietan, argi gorria pizteaz gain, soinua ere aterako du. Horrelako zerbait gertatuz gero, pertsona hori dagoen lekuan geratuko da segurtasun indarreko kideak heldu bitartean. Txipak soinua ateratzen duenean, gainera, herritar horrek besoak altxa beharko ditu. Horrela egin ezean, edota txipa soinetik kenduz gero, poliziek "beharrezkoak diren neurri guztiak" hartu ahal izango dituztela adierazi zuen pasa den asteartean Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Kontuz zuen mugikorrekin! Amaitu baino lehen, AEBtan abian den proiektu baten berri eman behar dizuegu. CIAk, FBIk eta US Armyk hurrengo urteko ekainerako amaituta egongo den mundu osoko telefono mugikorren artxibo erraldoi bat garatuko dute, jabearen datuak, mugikorren zenbakiak, logoak, melodiak, estalkiaren kolorea eta beste hainbat ezaugarri jasoko dituena. Badirudi "Esaidazu zein mugikor darabilzun, eta nor zaren esango dizut" esaldia hartu dutela lelotzat. Horren aurrean, eta Bush eta Aznarren arteko harremanak zein onak diren kontuan izanda, honako modelo hau erostea gomendatzen dizuegu, aireportuetako zinta magnetikoetan adibidez zuen izena isilean pasatzea lortzeko: "Etxabere autoktonoa" modeloa. Azken orduko albistea! Gure erredakzio taldeak jakin ahal izan duenez, Olentzerok ordulari atomikoa oparitu zion Major Oreja jaunari. Dena den, oraindik ez du oso ongi menperatzen, eta horregatik heldu omen zen berandu atzo Legebiltzarrera. "Etxabere autoktonoa" modeloa ordea aspaldi erosi zuen, eta euskalduna izan arren ez omen diote trabarik jartzen gure mugetatik at bidaiatzean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txetxenia
2011-12-05
Irregulartasun salaketa artean, aise irabazi ditu Putinen alderdiak Errusiako hauteskundeak

Atzo egin ziren Errusian legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak. Hautatzekoak ziren parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak -Errusia Batuak-. Aurreko hauteskundeekin alderatuta 77 aulki galdu ditu. Komunistak izan dira... [+]


2011-07-05
Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren... [+]


Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen... [+]


Bi bala txetxeniar Vienako hilotzaren burmuinean
Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko... [+]

2009-02-01
Bi bala txetxeniar Vienako hilotzaren burmuinean

Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko... [+]


2006-05-28
Bonba-autoa, etorkizun handiko arma itsu merkea

Bonba-autoen berri gehienak Ekialde Hurbiletik eta gerrillari islamiarren eskutik iristen zaizkigu. Baina ia 90 urteko historia luzea dute. Mike Davis-ek aztertu du lehergailu hori, eta iragarri du etorkizunean ere eguneroko ogia izango dugula abiada betean hiritartzen ari den... [+]


2005-11-27
Ama, alaba, arreba, emazte... eta bonbalari

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Emakumeak gero eta rol garrantzizkoagoa ari dira hartzen ekintza armatuetan. Tradizioz gudaria gizonezkoa zen, eta emakumea hari sostengua eskaintzen zion ama, alaba, arreba edo emaztea. Mugimendu armatuetan bere lekua lortu ondoren, orain... [+]

2005-10-31
Txetxeniako sua zabaltzen ari da Ipar Kaukaso osora

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Jauzi kualitatiboa egin zuen Shamil Basaiev buruzagi txetxeniarrak urriaren 13an Kabardino-Balkariako hiriburuari eraso zionean. Honezkero europarrok ezin dugu beste aldera begiratu: Asiako gure mugan Ipar Kaukasoa sutan dago, pentsa litekeen... [+]

2005-07-10
Txetxeniarrei Interneten aukera eman dien gizona

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Mikael Storsjö enpresagizon finlandiarrak ostatu eman zien Kavkazcenter.com guneko orriei, eta ondorioz Finlandiako polizia etxera etorri zitzaion, itxi zitzala eskatzeko. Errusiarren enkarguz noski. Baina demokrazian sinesten duen Storsjök... [+]

2004-10-17
Pobreen borrokak eder telebistan... beranduegi denean

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Mugimendu altermundialistaren arrisku berriez ohartarazi du Arundhati Roy idazle eta militante ezagunak. Azken hamar urteotan "Bestelako mundu bat posible da" sloganaren gerizpean hedatu eta sendotu diren mugimenduak beren arrakastaren... [+]

2004-05-16
Putin da Sharon, Txetxenia Palestina eta europarrok...

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Sophie Shihab-ek Le Monde egunkarian idatzi du 13 urteotan Txetxeniako gerraz, baina beste kazetariak ez bezala bera Kaukasoraino joan egiten da. Gatazka hura kontatzeko, datu nagusiak eta lekuko herritarren artean sumatu dituen iritziak... [+]

Txetxeniako kamikazearen arrazoien bila
Moskuko «Novaia Gazeta» astekariko Goulia Khairoullina-k Txetxeniara joan eta bertan errusiarren kontrako eraso suizida batean lehertzeko prestatzen ari den neska gazteetako bat elkarrizketatu du. Jakin nahi zuen ea zergatik zigortu nahi dituzten errusiar guztiak. Eta... [+]

Eguneraketa berriak daude