Arrosa sareko irratien jardunaldiak Gernikan izango dira martxoaren 29an

  • Hirugarren urtez, Arrosa sarean elkartzen diren 25 irratien elkarlana sustatzeko asmoz jardunaldiak antolatu dituzte Euskal Herrian bada zer entzun lelopean.


2014ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arrosa sareko irratiek martxoaren 29rako antolatu dituzten jardunaldiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pozik daude, “tokiko komunikabideen esparrua handitzen” ari delako Euskal Herrian. Adibide gisa, Astran, Gernikan, irrati berri bat sortzekotan dira. Irratietan euskararen presentzia sustatzea eta areagotzea da elkarlanaren helburu nagusia.

Martxoaren 29ari dagokionez, goizerako hainbat tailer praktiko antolatu dituzte, besteak beste, erredakzio tailerra, estudio mahaiaren erabilera, irrati bat hutsetik nola sortu, sare sozialen kudeaketa, ahozkotasuna, hizkuntza sexistaren inguruko gogoeta eta teknologia berriak nola baliatu.

Arratsalderako Euskal Heriko komunikabideak erronka berrien aurrean hitzaldia antolatu dute eta gauean Nunguayazz taldearen kontzertua izango da protagonista, Arrosa sareko irratietako kideak DJ lanetan lagunduaz.

Parte hartu nahi duenak arrosa.sarea@gmail.com helbidean izena eman dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


Eguneraketa berriak daude