Arrasateko Ertzaintzaren komisaria pinturaz eraso dute

  • Asteazkenean egindako ekintza batean Ertzaintzaren Arrasateko polizia-etxea pintura gorrirekin eraso dute ezezagunek. ARGIAri helarazitako ohar batean azaldu dutenez, "indarkeria poliziala" salatu eta "kolektiboki erantzuteko" deia egitea izan dute helburu.

Arrasateko Ertzaintzaren polizia-etxea pintura gorriarekin. Argazkia: Mondraberri

2024ko martxoaren 21ean - 09:37
Azken eguneraketa: 11:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenean, ezezagunek pinturaz eraso dute Ertzaintzak Arrasaten duen polizia-etxea, ARGIAri jakinarazi diotenez. Azaldu dutenez, ekintza horrekin "Euskal Herria eta bertako langileria jazartzen duten zipaioak zuzenki seinalatu ditugu".

Grebalari eta piketeen kontra oldartu, mugimendu sozialak eta herri eragileak "isunez ito", etxegabetzeak egin eta gazteak "kriminalizatzea" egozten diote Ertzaintzari, besteak beste: "Amaigabea izan daiteke ertzaintzaren bortizkeria eta bidegabekeria kasuen zerrenda", azaldu dute.

Hala, hedabide honi igorritako oharrean diotenez, sistema "kapitalista eta patriarkala betikotzea" da euren helburua, "horregatik jotzen dute militantzia politikoaren kontra". Gainera, Ertzaintzak Mosad Israelgo Inteligentziarekin duen "harreman estua" salatzeko ere baliatu dute ekintza hori: "Euskal Herria eta bertako langileria jazartzen duten berberak, palestinar herriaren kontrako genozidioa zuzentzen ari direnek entrenatzen dituztela azpimarratu nahi dugu".

Hori horrela, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazi dute: "Palestina aske izango bada, herri langileen arteko elkartasunagatik izango da –diote–, ez GKEek egindako ekintza humanitarioengatik".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!