Arabako Itzuliak 190 kilometro egingo ditu presoen eskubideen alde

  • Urriaren 7tik 9ra bitartean, Arabako Itzulia antolatu du Sare Herritarrak. Euskal presoen eskubideen alde eta urruntze politikaren kontra, 190 kilometroko elkartasun bira izango da eta 35 herri baino gehiagotik igaroko da.

Sare Herritarraren prentsaurrekoa. Argazkia: Sare
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 24an - 08:20
Azken eguneraketa: 10:22

"Azken asteetan eskuin muturraren manipulazio eta kriminalizazio saiakeraren objektu izan da euskal presoen eskubideen aldeko mugimendu herritarra. Guzti honen helburua garbia da: azken urte honetan espetxe politikaren baitan izan diren aldaketak oztopatu eta blokeatzea", adierazi du Sarek, azken egunetako polemiken harira. "Etapa berri bati hasiera ematen ari gara: urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari".

Norabide horretan, Ibilian-ibilian etxerako bidean dinamikaren barruan, Araba ere martxan jarri da. Bi aste barru, Sare Herritarrak antolatutako Arabako Itzuliak lurraldeko 35 herri baino gehiagotik igaroko da, 45 urratsetan, "elkartasunez beteriko" 190 kilometroko ibilbide batean; oinez eta gelditu gabe. Ostegun honetan aurkeztu dituzte ibilbidearen xehetasunak.

Ibilbidea

Urriaren 7an, ostegunean, 14:00etan Aguraindik abiatuko da elkartasun itzulia, Nafarroan aurreko astean egindako biraren lekukoa hartuta. Ondoren, Kanpezuraino abiatuko dira, eta bertan afaldu ostean, Arabako hegoaldea zeharkatuko dute.

Ostiral goizean, hilaren 8an, Trebiñun gosaldu eta Zaballako espetxera iritsiko da martxa, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak espetxe barrutik entzun daitezen. Arratsaldean, Amurrioraino joango dira, eta ekitaldi musikatu bat izango da herriko plazan. Gau horretan, Gorbeialdea zeharkatuko dute Gasteizeraino iritsi arte.

Urriaren 9an, larunbatean, Gasteizen sartuko dira 9:30ean. Bertan, hainbat eragilek Arabako Itzuliaren lekukoa hartuko dute eta Foru Plazan amaituko da ekimena, ekitaldi batekin.

 

 

Presoen etxeratzea eta graduen progresioa

Bi dira Arabako Itzuliak izango dituen aldarri nagusiak. Alde batetik, euskal preso guztien euskalherriratzea; bestetik, graduen progresioa. "Hori da datozen hilabeteetan ahalbidetu beharreko bidea", azpimarratu du Sarek.

"Legez, euskal herritarrak diren heinean, zigorra hemengo espetxeetan betetzea baitagokie. Eta gainontzeko presoei ezartzen zaien legedi arrunta jarraituz, zigorraren hiru laurdenak beteak izatean, baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera izatea. Ez gara inolako pribilegio ez mesederik eskatzen ari. Preso den pertsona oro gisa, euren eskubideak errespetatu eta legea betetzeko eskatzen ari gara", gaineratu dute. "Finean, urteetan indarrean egon den salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzera goazela esaten ari gara. Orain arte moduan, zuon guztion indar eta bultzadaz".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude