Antifaxismoa jazarria Bartzelonan: sei atxilotu gehiago VOXen kontrako elkarretaratzean izandako istiluengatik

  • Martxoaren 30ean VOX alderdi ultraeskuindarrak Bartzelonan elkarretaratze batera deitu zuen; horren aurka, Kataluniako hainbat eragile politiko eta antifaxistek kontramanifestaziora deitu zuten. Egun hartan Mossoek eginiko kargetan hainbat atxilotu izan ziren, baina egunotan beste lagun batzuk atxilotu dituzte.

Kontzentraziora deitzeko cartella. Argazkia: @LibertadRut
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Detenidas 30M ¡Absolución! martxoak 30eko atxilotuen laguntzarako plataformak asteazken goizean kide batzuk atxilotuak izaten ari zirela salatu zuen. Egunaren amaieran bost atxilotu izan zirela adierazi zuten sare sozialen bidez, baina gaur goizean pertsona bat gehiago atxilotu dutela zabaldu dute berriz. Atzo eta gaurko gertaerekin, hamasei dira guztira polizia-operazio honetan atxilotuak izan diren manifestariak.

Elnacional.cat hedabideak asteazken goizean martxoak 30eko istiluen harira Mossoek bi pertsona atxilotu zituztela zabaldu zuen, baina hortik gutxira beste eragile batzuek, Arran eta CDR Catalunya tarteko, jada bost atxilotu zirela berretsi zuten. Gaur, baina, goizeko 11:40tan beste pertsona bat atxilotu dutela salatu dute.

“Delitu bat: antifaxismoa”

Atxilotuen laguntzarako plataformak salbuespen-egoera dela salatu du, operazio hau adierazpen-askatasunaren aurkako eraso zuzentzat joaz. “Hamasei atxilotu, delitu bat: antifaxista izatea” leloarekin deitu dute jendea mobilizatzera, eta gaur goizeko 12:30etan Bartzelonako Justizia Hirian kontzentrazioa egingo dute. 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!