[Telmo Esnal eta Asier Altunak zuzenduta, Brinkola telesaila ari dira grabatzen. Urtarriletik aurrera emango dute ETBn eta Anjel Alkain da aktore protagonista]. "Estiloz eta generoz aldatzeko premia nuen, eta horregatik fikzioaren aldeko apustua egin dugu. Plana zeharo desberdina da. Istorio askoz ere landuagoak dira, ez dira esketxak eta gidoi osoa aurrez idatzita dago. Irudiak ere asko zaindu dira, eta interpretazioari dagokionez ere apustu handia egin da". (2008-10-18)