ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Animalien askapenaren alde ehunka lagun atera dira kalera

  • Euskal Herriko mugimendu antiespezistak manifestazioa egin du astelehenean. Ehunka lagun elkartu dira Bilbon gizakiz besteko animaliak zapaldutako subjektu gisa aitortuak izan daitezen eskatzeko.

Argazki guztiak: Nor taldea

2021eko azaroaren 02a - 08:15
Azken eguneraketa:09:22

Ehunka lagun batu dira asteleheneanBilbon mugimendu antiespezistaren deialdiari erantzunez. Protesta Moyua plazatik atera da, eta Alde Zaharreko karrikak zeharkatu eta gero, Areatzan amaitu da. Gizakiz besteko "animalien erresistentzia" erdigunean jarri nahi izan dute antolatzaileek. "Bada garaia gizakion eta gainerako animalien arteko egungo botere harremana iraultzeko, gizakiz besteko animaliak zapaldutako subjektu gisa aitortzekoa", aldarrikatu du Nor taldeko eledun Maialen Saguesek. Zapalkuntza ororen aurka egiteko beharra azpimarratu dute eta, burujabetzaren bidean inor inoren menpe hartu gabe lanean jarraitzeko dei egiten dute.

"Euskal Herrian dugu Europako behi haztegirik handiena, Nafarroan. Caparrosoko makroetxaldeak milaka animalia zapaltzen ditu espazio berean, baina toki gehiago izan arren, ez dira libreagoak Ultzaman edo Baztanen esplotatzen dituztenak. Jabe bat duen inor ez baita libre", gogorarazi du Nor taldeko bozeramaileak.

Kritika gogorra egin dio mugimendu antiespezistak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan EAJk eta PSEk aurkeztu duten animalien babeserako legeari. "Iruzur hutsa da, testuinguru espezista batean sortua, etxeko bilakatutako animaliak besterik ez dituelako kontuan hartzen. Gizakiz besteko animalien interesak bigarren edo hirugarren mailakoak dira beti", adierazi du Sagues-ek.


Azkenak
2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


2023-03-28 | Gedar
Gutxienez 100 enpresak armagintzan parte hartzen dute Euskal Herrian

14.186 langile eta 1.867 milioi euroko fakturazioa izan zituen 2021ean sektoreko buru den HEGAN aeronautika klusterrak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGaren %1 eta industria-enpleguaren %2,4, alegia. Hiru lurraldeetako enpresak bosgarren postuan daude Espainiako Estatuko... [+]


Lan Ikuskaritzak ustezko lege iruzurra antzeman du, aldi baterako lan enpresen bidezko kontratazioaz abusatzeagatik

Lan Ikuskaritzak 1.766 kontratu irregular berrikusteko eskatu die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat enpresari. Guztira 340 gutun bidali ditu, egiturazko beharrak betetzeko kontratazioa lege iruzurra dela azalduta. Hamabi aldi baterako lan enpresak ere jakinarazpena jasoko... [+]


2023-03-27 | Leire Artola Arin
Humza Yousaf izango da Eskoziako lehen ministro berria

SNP alderdi independentistako buru eta Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek otsailean dimititu zuen, eta horrek gertukoen zuen Yousaf hautatu dute haren ordezko gisa SNPko militanteen %52k; botoen %48 lortu du Kate Forbes ebanjelistak.


Eguneraketa berriak daude