Angela Merkelek gehiengo osoa lortu du ia

  • Angela Merkel Alemaniako egungo kantzilerrak botoen %41,5 lortu du. Bundestag-ean gehiengo osoa lortzeko beharrezko 299 eserlekuetatik bosten faltan geratu da Merkel buru duen CDU-CSU koalizioa.


2013ko irailaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Angela Merkelen teilatuan dago orain pilota", esan du Steinbrück hautagai sozialdemokratak, agintaldia burutzeko koalizioa osatu beharko du eta (Argazkia: wikipedia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1990ean Alemaniaren batasunarekin egindako bozetan alderdi demokristauak irabazi zuenetik lortutako emaitzarik onenak dira 2013koak. Duela lau urteko hauteskundeetan botoen %33,8 lortuta izandako garaipena ere gainditu dute. Ez du, baina, gehiengo osoa lortu, eta koalizioa egin beharko du gobernua osatzeko.

Peer Steinbrück-en SPD alderdi sozialdemokratarekin bat egitea da aukera bat. Azken bozetako emaitzak (%23) pixka bat hobetu ditu aurtengoan, %25,7 lortuta, eta 2005-2009 legealdian elkarrekin agindu zuten gobernuan.

Beherakada nabarituz, baina 76 eta 68 eserleku lortu dituzte Die Linke-k eta Berdeek, hurrenez hurren.

FDP alderdi liberalak berriz, bozen %4,8 lortuta ez du eserlekurik izango Alemaniako Parlamentuan, eta Merkelek ezin izango du egungo sozioarekin jarraitu.

AFD Alemaniarentzako Alternatiba eta Piraten alderdia ere Bundestagetik kanpo geratu dira.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.