Alberto Rojoren ‘Gernika. Bonbardaketa’ filma bihar estreinatuko da


2007ko apirilaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bihar (26) 70 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Egun berean estreinatuko da Bilboko Jai Alai frontoian Alberto Rojok zuzendu duen Gernika. Bonbardaketa dokumentala. Film hori egiteko garai hartako albistegietako irudiak berreskuratu ditu Rojok. Irudi ezezagunenak Italiako artxiboetan aurkitu ditu, gerra kazetari estatubatuar batek 1937ko maiatzean grabatutakoak, hain zuzen ere. Irudiak bonbardaketa bizi izan zuten herritarren testigantzekin tartekatu ditu. Pedro Baliño, Luis Iriondo, Andone Bidaguren, Itziar Arzanegi, Juan Miguel Bombin eta Francisco Garcia San Roman haurrak ziren Gernika bonbardatu zutenean. Alberto Rojoren dokumentalean Antony Beevor, Manuel Montero, Stefanie Schuler-Springorum, Ferdinando Pedriali eta Jesus Salas Larrazabal historialariek hartu dute parte, besteak beste. Gernika. Bonbardaketa dokumentala ETBko bi kateetan ere emango dute bihar gauean. Euskal Herritik kanpo ere gogoratuko dute urteurrena. Uruguay, Argentina, Austria eta Idahon hainbat hitzaldi, irakurketa eta bestelako ekitaldi egingo dituzte, euskal diasporak antolatuta. New Yorkeko White Box Exhibition Centre galerian berriz, Anita Glestaken Sky Above Ground Below Gernika/Guernica erakusketa zabaldu dute. Gernikaren bonbardaketa eta New Yorkeko Dorre Bikien aurkako erasoa (irailaren 11n sei urte beteko dira) batu ditu artista estatubatuarrak erakusketa horretan. Gernikako bonbardaketatik bizirik irtendako hainbat lagunen testigantzak bideoan jaso ditu Glestak erakusketa multimediarako.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!