Akordioa lortu dute Laudioko Gaztetxeko kideek Udal Gobernuarekin

  • Udal Gobernuak ziurtatu du Gazte Asanbladak Gaztetxea erabiltzen jarraitu ahalko duela Kultur etxeko obrak amaitzen direnean. Bienbitartean, gune bat emango diete herriko beste toki batean, material eta tresna guztiak gordetzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 04an - 09:57

Bilera izan dute gaur goizean Laudioko Gazte Asanbladako kideek Udal Gobernuarekin. Ander Añibarro alkateak eta Juanje Merchan eta Joseba Amondo zinegotziek parte hartu dute bertan.

Udal ordezkariek Gazte Asanbladako kideei ziurtatu diete Kultur etxeko obrak amaitzen direnean Gaztetxea dagoen espazioa erabiltzen jarraitu ahalko dutela. Horrez gain, obrak irauten duen bitartean, asanbladako kideek gune bat izango dute herriko beste toki batean, “euren objetku edo tresna guztiak gorde ahal izateko”. Gauzak hala, urtarrilaren 7an hustu beharko dute Gaztetxea, birgaitze lanak has daitezen.

Udal Gobernuak azken hilabeteetan egindako lana jarri du balioan. “Ander Añibarro alkatea buru duen tokiko gobernuari egokitu zaio tailerretarako eta ikastaroetarako espazioak birkokatzeko lanak egitea, ez baitzen aurreikusi espazio alternatiboetara lekualdatzeko planik”, salatu dute prentsa oharrean.

Gazte Asanbladak, bere aldetik, sare sozialen bidez zabaldu du bileraren balorazioa, eta bihar agerraldia egingo dutela nabarmendu du:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude