Aita Mari itsasontziak salatu du Espainiako Gobernuaren erruz blokeatuta jarraitzen duela Pasaian

  • Mediterraneoan laguntza humanitarioa eskaintzeko helburua duen itsasontzia da Aita Mari, garai batean atunetarako ontzia zena erreskate barku bihurtuta. Hain juxtu laguntza hori galarazteko asmoz, aitzakia burokratikoak erabiliz Espainiako Gobernuak Pasaian blokeatuta dituela salatu dute.


2019ko irailaren 25ean - 15:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken adibidea, joan den ostiralekoa: laguntza humanitarioa eskaintzeko Siziliara bidaia jakinarazi du Aita Marik, baina informazio gehiago eskatu diote Espainiako Merkataritza-Itsasketako agintariek, “bestelako helburu ezkutu bat” duela oinarri hartuta. Astelehenean eskaturiko informazio guztia bidali zutela eta oraindik ez dutela erantzunik jaso azaldu du Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko lehendakariak. “Isiltasun administratibo horrek blokeatuta dauka Aita Mari. Aitzakiak dira, laguntza geldiarazi nahi dutelako”. Argi dute erabaki horren atzean Espainiako Gobernua dagoela.

“Aita Marik itsasoratzeko baldintza guztiak betetzen ditu eta ez dago inongo arrazoirik baimena ez emateko”, azpimarratu du Mijangosek.

Open Armsen itzal luzea

Open Arms itsasontziari porturatzeko baimenik ematen ez zitzaiola-eta uda honetan bizitako krisiak arrastoa utzi duela uste dute Aita Mariko kideek. “Pedro Sánchez lasaiago geratuko litzateke, Aita Mari Pasaian hondoratuko balitz”, adierazi du Iñigo Mijangosek.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.