Airearen kutsadurak antzutasun arriskua nabarmen handitzen du, azterketa berri batek frogatu duenez


2021eko otsailaren 17an - 17:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aire kutsatua arnasteak antzutasun arriskua areagotzen du, populazioak orokortasunean hartuta egin duten lehen azterketatik ondoriozta daitekeenez. Txinan 18.000 bikoteri eginiko azterketak erakutsi du kutsadura partikula txikien kontzentrazio handiagoa dagoen lekuetan bizi diren bikoteek %20 antzutasun arrisku handiagoa dutela, urteetan saiatu arren, haurdun geratzeko ezintasunak azaleratuz.

The Guardianek jaso duenez, kutsadura partikulek gorputzeko edozein organo inflamatzen duela gauza jakina da, eta horrek kaltetu litzake bai obarioak, baita esperma produkzioa ere.

AEBetan 600 emakumeri eginiko beste ikerketa baten arabera, antzutasun arazoak jorratzen dituen klinika batek frogatu du aire kutsatua luzaro arnastea lotuta dagoela ernaltzen diren obulu kopuru txikiagoarekin.

Antzutasunak munduko milioika bikoteri eragiten die, baina gutxi dira airearen kutsadurak arazo honekin duen harremana aztertu duten ikerketak. Hala ere, aire kutsatuak ugalkortasunarekin loturiko beste zenbait konturekin harremana duela dagoeneko frogatuta dago, hala nola, epearen aurretik jaiotzeko arriskua handitzearekin edo bataz bestekoa baino pisu txikiagoa izateko aukerekin.

Horrez gain, aire kutsatua arnasteak abortatzeko arriskua handitzen du eta kutsadura partikulak aurkitu izan dira plazenten fetuaren aldean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.