AHTren obretako kamioiek Atxondon sorturiko hauts eta kalteak salatu dituzte

  • Atxondo eta Elorrio arteko abiadura handiko trenaren zatiko obrak hasi direla baieztatu du Atxondoko AHTrik Ez! plataformak. Beren arabera, hango bizilagunak jadanik hasi dira kalteak nozitzen, kamioien joan-etorriek sorturiko lokatza eta hautsa dela eta. Herritarrek mobilizazioei ekin diete.


2019ko abenduaren 05an - 15:40

Plataformatik adierazi dutenez, AHTren obrak hasiko zirela zurrumurrua zabaldu bezain pronto elkartu eta erantzuna emateko prestatzen hasi ziren Atxondon. Baieztatu ahal izan dutenez, obretarako materiala pilatzen hasi dira jadanik, horretarako kamioiek herri bideak erabiltzen dituzte eta auzkokideak haien zarata eta hautsa ari dira jasaten.

Ez da nolanahiko lur mugimendua izango, tren lasterra egiteko betelanek 10.000 metro koadro lur hartuko luke plataformaren arabera, hau da, hamar futbol zelai adina. Atxondo alderik alde gurutzatuko duen 1.754 metroko zubibidea aurreikusten du proiektuak, besteak beste, metro askoko lodierako zutabeekin: "Zutabe horiekin guztiekin pareta efektua egingo luke bistara eta kalte ekologiko ugari eragingo lituzkete inguruan", diote.

Mobilizazioekin hasiak dira jadanik. Hala, azaroaren 9an mendi martxa egin zuten AHTk kaltetuko dituen inguruetan barrena, eta informazio mahaiak ere jartzen hasiak dira elizateetako azoka eta bestelako tokietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude