Agin Laburuk finalerako txartela lortu du Arrasaten

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da Arrasateko Uarkape pilotalekuan; finalerako txartela lortu du Laburuk.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 18an - 10:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu da igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Bertsozaleen berotasunean aritu da kantuan hurrengo seikotea:

  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Agin Laburu Rezola
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Iñaki Apalategi Astigarraga
  • Unai Gaztelumendi Arandia

Igandeko saioa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du Agin Laburuk, saioan 501 puntu pilatuta. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Agin Laburu Rezola: 501
  2. Nerea Elustondo Plazaola: 467
  3. Iñaki Apalategi Astigarraga: 459
  4. Unai Mendizabal Jauregi: 452
  5. Unai Gaztelumendi Arandia: 447
  6. Eñaut Martikorena Lizaso: 434

Igandeko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude