Garabidek 2017ko urrian antolatu zuen Ikastaldi Trinkoa pasa zen eta, segidan, lekukoa hartu zuen Kolonbiako Nasa herriko delegazio batek. Euskal Herrian astebete eman zuten 4 ordezkarik euskararen biziberritze prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Ez genien aspertzeko tarte handiegirik utzi eta, bi hilabete baino pasa ez badira ere, oihartzuna izan du egitarauak.