Jerzy Starzynski, lemko komunitatearen bultzatzaile sutsua

Jerzy Starzynski (1967, Legnica, Silesia Beherea, Polonia) koreografoa, etnomusikologoa eta historialaria da. Alabaina, ezer baino gehiago lemko komunitatekoa da eta bizitza osoa darama beraien hizkuntzaren eta kulturaren alde borrokan. Umetan, eskolan, jazarria izan zen lemkoa zelako. 1989an Kyczera kantu eta dantza taldea sortu zuen, besteak beste, lemkoek haien identitatea indartu zezaten eta lemko izateaz lotsatu ez zitezen.