Ingurumena > Eremu elektromagnetikoak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-03-15 | Arabako Alea

Gasteizek telefonia mugikorraren antenak kokatzeko mapa osatuko du aurten, udal aurrekontuetan jasota dagoen moduan. Proiektuak bi epe izango ditu; lehenik eta behin, Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da eta, bigarrenik, izan ahal dituzten arriskuak aztertuko dira. Gasteizko udalak badu antenen mapa bat baina hori berritzea eta osatzea izango litzateke lehenengo urratsa.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Eremu elektromagnetikoak
Erreportajeak
2013-10-15 | Unai Brea
Donostiako Mapa Erradioelektrikoaren lehen aurkezpena egingo dute, eremu elektromagnetikoei buruzko jardunaldietan

Eremu elektromagnetikoek osasunean daukaten eraginaz hitz egingo dute urriaren 16 eta 17an, Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardunaldietan. Halaber, hirian egin den ikerketaren berri emateko baliatuko dituzte jardunaldiok, Axier Jaka Ingurumen zinegotziak iragarri duenez.


Mikrouhin labea, sukaldeko erregina ala sorgin gaiztoa?
Joseph Mercola medikuak Amerikako Estatu Batuetatik zabaltzen duen newsletterrean berriro ohartarazi du Mendebaldeko sukaldeetan tresna nagusi bihurtu den mikrouhin labearen arriskuez. Teknologia zahar-berrien erabileraz eta herrialde aberatsetako jendeon elikatzeko moduaz gogoeta egiteko aukera ematen du.

2006-10-15 | Unai Brea
Uhinen erasoa
Uhin elektromagnetikoak naturaren gertakari dira. Uhin elektromagnetikoa da, esaterako, oraintxe lerro hauek irakurtzea ahalbidetzen dizun argi ikuskorra. Espektro elektromagnetikoari begiratuta, ordea (ikus irudia 6. orrialdean), erraz konturatuko gara argi ikuskorra haren zati txiki bat baino ez dela. Uhin edo erradiazio elektromagnetiko mota asko dago, eta sano ezaugarri desberdinak dauzkate.

Uhin elektromagnetikoak ionizatzaileak edo ez-ionizatzaileak izan daitezke. Lehenbizikoek... [+]