Xabier Arzallus legegizona


1974ko urriaren 20an
Biziaren ezaugarri da sagardoaren aparra. Tirabirak bakarrik kaleratzen dira.

Bagenuen Xabier Arzallus ezagutzeko gogoa. Deustuko ikasle batzuen bidez izan genuen beronen entzutea. Irakasle argitzat eta zentzuzkotzat dute nonbait.

Donostiaraino irixten omen da orain Bilboko "avenida", baina Donostiako ez da gaurkoz irixten Bilboraino. Uda guztia igaro zaigu Bilbora joateke.

"Derecho politiko" deitu gaia irakasten du. Lehen Madrilgo Unibertsidadean. Orain Deustukoan.
 
Baina ez da irakaskintzatik bakarrik bizi. Ez da beti liburu artean egon ohi den gizona. Badu harremanik ikasleekin. Legelari denez, berriz, abogadutzan lan egiten du. Ondo ezagutzen ditu gizonari legetik sortzen zaizkion katramilak. Gizona beste gizonekin eta herri bakoitza beste herrirekin bizi dadin gizarteak egiten dituen itun eta legeen berri daki ondo.

Badakit presaka zarela, Xabier. Ez natzaizu zeharka eta jirabiraka ariko. Horra zuzenean nere galdera. Euskaldunok politiko onak garela uste al duzu?

Jeneralean ezetz uste dut. Beste horrenbeste gertatzen da beste lekutan ere. Euskaldunen artean ere goi-mailan egon den politiko asko izan da. Era bateko ala besteko gobernua eduki, beti egon da euskaldunen bat agintean. Batez ere gizpuzkoarrek dute politiko fama. Aztertu egin beharko genuke politika hitzaren esanahia. Abeslariak, olerkariak, bertsolariak eta abar hartu ohi dira herri bateko kulturaren agerpen bezala. Baina kulturaren agerpenik finenetakoa herri bakoitzak bere gorabeherak eta arazoak zuzentzeko eta konpontzeko hartu dituen erabakiak egin eta dituen legeak dira. Euskaldunek herri gutxik bezala konpondu izan dituzte beren arteko sesioak eta zuzendu beren harremanak. Hor daude fueroak. Jendeak ez ditu ezagutzen. Nik ere berandu ezagutu ditut, kanpoan ibili bait naiz oraintsu arte. Nik ez dut esaten munduko deretxo guztia ezagutzen dudanik, baina nere jakite apurrean ez dut honelako gauzarik beste inon ikusi. Politiko onak ziren ezpairik gabe bizimodurako tratu hoiek egin zituztenak. Euskalduna ez da ibili pentsamolde sakonetan murgildurik. "Hik errespeta ezak nirea eta nik errespetatuko diat hirea" izan da euskaldunon legea antzinatik. Hor dago gure legebidearen muina eta oinarria. Eta ez dut uste legebide hori kristau hildotik edo Erromatarren haritik datorrenik. Herriaren izateko moduaren barru-barrutik erne da. Herrigizon zentzudun eta jatorrak eman ohi dituen buruzpideetatik sortu da Euskal Herriko legedia. Herri bakoitzeko eta Euskal Herri osoko batzarreetan erabakitzen zituzten beren gorabeherak.

Hain zentzudunak izanik nola dauzkagu horrenbeste ezinkonpondu? Bizi-seinale ala ezjakintasunaren edo setakeriaren fruitu dira euskaldunon arteko tirabirak?

Ez da erraza erantzutea. Badagoela bizi-seinalea uste dut. Euskal Herriaren garotz eta ximaur direla esan du egunkari batek oraindik orain gure arteko zenbait gertaera. Nik uste sagardoaren edo zerbezaren gaineko aparra eta pitsa bezala direla. Barruan indarra duen sagardoari ateratzen zaio txinparta eta aparra. Adibide hau Euskal Herriko gertaera guztietara zabalduko nuke. Barru-barrutik dario Euskal Herriari indarra eta bizia. Pitsa ez da edaten, aparra ez da edaten baina biziaren ezaugarri da. Indar hori zuzenduko duen biderik edo molderik ez dugu, zoritxarrez. Arlo guztietan ernetzen ari den bizi hori baliaraziko duen egiturak behar ditugu maila denetan. Indar hoiek denak zuzentzeko itzala, nortasuna, izana eta izena duen erakunde bat behar da. Eta hori ez dago. Baina horretarako egokierak ere behar dira.. Sortuko dira bere garaian gidari eta erakunde egokiak. Ezin hitzegin honetan, sesioak eta tirabirak bakarrik azaltzen dira kalera. Alde bateko edo besteko gogorkeriak bakarrik bistaratzen dira. Zentzudunak -eta esanahi jatorrean darabilt hitz hau- ez dira burrukara kalera irteten. Nik uste, badator hauek denak konpontzeko egokiera. Barehalaxe izan ditzakegu aldaketak.

Hainbeste aipatzen den "irekitasuna eta demokrazia" adierazi nahi dizkidazula uste dut. Badatozela uste al duzu? Zer aldaketa usantzen dituzu?

Nik uste, inork ez dakiela zer datorren. Berdin har dezake gidaritza oso eskuineko jendeak eta berdin gerta daiteke eten bat ere. Baina poliki-poliki dabilen gurdiaren antzera aldatuz ere joan daiteke. Nik uste beste biderik ez dagoela garbi ikusten dutela gaur agintzen daudenek berek ere. Aldika aldika egingo litzateke, noski, aldaketa hau. Piskana-piskana irekiko dira aginterako ateak. Zuk badakizu, egunkarietan irakurri duzunez, "junta democrática"ren berri. Europako zenbait naziotakodemokraziaren tankerako eta giroko zerbait ezarri nahi litzateke. Nik ez dakit zertan geratuko hau guztia. Dena den, demokrazia jator bat egin nahi bada langileariaren eta herrien arazoari erantzun bat eman beharko diote batzuek eta besteek. Ez dago beste biderik onez konpondu nahi badira arazo hauek.

Zer urrats eman beharko genituzke gainean dugun demokratizatzearen aurrean galduan atera ez gaitezen?

Ni prakmatikoa naiz. Askok putza dela esango dizu demokratizatze hau. Beste zenbaitek, berriz, beste zerbait. Ni dogma denekin leporaino egina nago. Erakundeekin gehiago. Ni demokrata nauzu. Ni ez naiz burutapen eta gogoeta sakonetatik hasten. Edonork izan dezakeen buruzpidetik hasten naiz. Denok pertsona gara. Eta guztiok dugu zer esanik. Bakoitzak bere beharrak eta ikusmoldeak ditu. Nahi eta ez elkarrekin bizi behar badugu konponketa batera iritxi behar dugu. Honetarako gehiengoaren esanaera eta iritzira jarri behar dugu. Agian, gutxiengoak izango du arrazoi. Baina bila eta aurki ezazu elkarrekin konpontzeko beste bide bat. Gizon bakoitza haintzakotzat hartzea da demokrazia. Bakoitzak bere izaera, bere pentsaera, beharrak eta jokabideak ditu. Nik haina arrazoi izan dezake kalegarbitzaileak edo atezainak, nekazariak edo langile soilak. Nik errespetatu egin behar ditut. Bestela era bateko edo besteko aginte larderikoian jausten gara.

Baina ni lehen egin dizudan galderari lotzen natzaio.

Ni ez naiz "dena ala bat ere ez" horren aldeko. Ez dugu edozer onartu behar, jakina. Baina guk oraingoz geure kultura eta nortasunari eutsi behar diogu. Gure herriak bere denboratan iritsi eta erabaki izan zuena eskatu behar dugu. Besterik gabe asko indartuko eta berpiztuko lirateke gure kultura eta nortasuna. . Ni ezin naiteke hau onartzen ez duenaz lanerako elkartu. Guk ez dugu lehen lortu eta erabaki zena eztabaidatuz denbora galtzeko betarik. Gu euskaldun bezala onartzen eta haintzakotzat hartzen gaituenekin bakarrik elkartu gintezke.

Zer garrantzi ematen diozu euskal kulturari?

Herri honen izatea bera da kultura. Herri nortasun hori galduko luke, kultura galduko balu. Kultura eta hizkuntza desberdinak ez baditugu ez gintezke nortasun bereziaz mintzatzen ihardun. Lan on bat eta beharrezko bat egiten ari da euskal kulturgintzan ari dena. Gutxiegi egin da zoritxarrez. Izan dira kultur saio eta ekinaldiak. Hor duzu "sociedad de estudios vascos". Euskal Herriak behar lukeen Unibertsidaderik ez da behin ere izan. Horren hutsunea bete zuen nolabait ere elkarte horrek. Orain ere gazteriak benetan hartu du kulturgintza hau. Taldekerietatik askatu beharko litzateke ekintza hau, agian. Kulturarik gabeko herririk ez da. Kultura egin behar dugu herria bizi dadin.Aparrik botatzen ez duen zerbeza txixa da. Kulturarik botatzen ez duen herria ere hilik dago. Baina ondo berezi behar dira euskal kulturgintzan ari direnak eta itxura bakarrik egiten ari direnak. Indar asko galtzen ari gara euskaldunok "atxe" dela eta ez dela, burjesa dela eta ez dela.

Berriz ere haserako gaira bildu gara. Nola hel gintezke elkartasun batera euskaldunok?

Bat izan gintezke gauza askotan. Bat izan gintezke arlo askotan neurri haundi batean. Elkar gaitezen batera jasaten ditugan hauzietan. Hau egiten ez dugun bitartean kulturaren eta herriaren aurka ari gara. Kezkati eta urduri daukagu herria gure eztabaida eta hika-mika antzu hoiekin. Susmo txar gehiegi egiten dugu. Elkartasun honera hel ez gaitezen, bakoitzak zer eragozpen jartzen duen aztertu behar du. Norkeria asko dago. Elkarrizketarako biderik ez edukitzeak asko txartzen du batasun giroa. Halere, agian, orain dela bi urte baino hobeto gaude alderdi honetatik. Irekitasunak berak sortuko du elkartasuna ere.

Demokraziaz hitzegin dugu lehen. Demokraziaren eta sozialismoaren haberik sendoenetakoa, berdintasuna dugu. Sozialismotzat har al daiteke gizon bakoitzaren eta herri bakoitzaren eskubidea eta berdintasuna aitortzen ez dituen sozoalismoa?

Hori ez da sozialismoa, nahiz eta zenbaitek hala uste izan. Baina harria bera ezagutzen ez badute edo ukatzen badute ze deabru aitortuko dituzte, bada, herri horri dagozkion eskubideak? Zein herritakoa sentitzen duen bere burua da kakoa.

Bai al duzu sinesmenik eta itxaropenik Euskal Herrian?

Bai horixe, Ikaragarrizko zirrara egin zidan behin batez Mitxelenari entzun nionak: "Erromanizatze garaian, izan zuen Euskal Herriak ere eraso gogorra. Eraso horrek ito zituen beste herri guztiak. Baina bizi da oraindik gure herria". Eskolaren, telebistaren, irratiaren eta erdal kulturaren enbata garaitu behar ditu. Ez dezagun ahantz, ordea, euskal kulturaren enbata garaitu behar ditu. Ez dezagun ahantz, ordea, euskal kulturaren zerbitzutan ere jar daitezkeela denboraz. Badut itxaropenik. Iraungo du gure herriak.

ERRIALDE

Hona hemen Gernikako Juntetxean dagoen irudi bat Bertan idatziak dauden hitzek hau diote:
Au da nola milla ta lareun ta irurogeta amargarren urteetan garagarrillaren ogeta amargarren egun. Errege jaun Fernando bosgarrenak gernikako arbolen bean bizkaitarrai konfirmatu egin eban euren foruak eta eurak beregan eukitzea


Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\Deustuko
Pertsonaiaz\ARZALLUZ1
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude