Iparraldearen orena heldu da

Jean-René Etchegaray eta André Garreta erdikoak dira, hurrenez hurren.
Jean-René Etchegaray eta André Garreta erdikoak dira, hurrenez hurren. (Argazkia: Jean-Philippe Déjean).

Euskal Hirigune Elkargoa eraikitze lanetan ari da. Ipar Euskal Herriaren erakundetze politikoa baitezpadakoa da Euskal Herria izanen bada. Beharrezkoa eta ona da, besterik gabe, eraiki ahala zer errana  ematen duelako. Errate baterako, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakari André Garreta eta Euskal Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayren arteko lehen kalapita ezagutu dugu garraio zerga dela-eta. “Ez ditugu politikarien hitzak entzun nahi, gezurrak baino ez dituzte sakatzen" erran du Garretak. Ez dago ados garraio politika finantzatzeko Elkargoak ezarri duen zerga-tasa sistemarekin. Etchegarayren hitzetan, “metropolien arazoak dituen hirigunea (Euskal Elkargoa) eraikitzen ari dira, eta hori egitea ez da aise”. Dei diezaiogun Hiriguneari Lurraldea –Herri Elkargoa–, eta hauxe ere ulertu dezagun:  elkargoaren eraikuntza berau osatzen duten guztien artean ordaindu beharra dago. Ez dut Garretaren eta Etchegarayren arteko kalapitari buruzko iritzirik emanen. Alta bada, hainbat datu ekarri nahi dut instituzio berriaren eraikuntza ulertarazi aldera.

Eragileen arteko lehen talka ezagutu dugu elkargoa eratzeko lehen lanetan. Zerga aplikatzeko sistemak eragin du tupust hori. Alegia, elkargo edo kolektibitate bat osatzean, ekonomiaren eta identitatearen izaerak definitzea funtsezkoa da, baita ezinbestekoa ere adostasunean trenkatzea elkargoa tentuz osatuko bada.

Lapurdin 256.878 biztanle dira, Baxenabarren 31.784 eta 14.781 Zuberoan. Garraioa antolatzerakoan Lapurdiko Euskal Kosta-Aturri hirigune elkargoa eta Hego Lapurdi elkargo izandakoek izan dute ardura gehien orain arte. Engoitik, elkargoa osatu ahala, Lapurdi barnealdea eta beste bi lurraldeak integratu behar dira erkidego baten jitea hartuko duen elkargoa osatuko bada. Hots, lurraldea “harmonizatu” beharra dago. Garraio publikoa finantzatzeko diru publikoa behar da. Zerga lurralde osoan jasoko da. Alabaina, enpresak dira zerga horren erantzule nagusiak. Hamaika langiletik gorako enpresek ordaindu beharko dute garraio zerga. 10.000 biztanletik gorako herrietako enpresek egin dute ekarpena orain arte, Frantziako legearen arau egin ere. Ezagutzen al dituzue “barnealdean” halako tamaina duen herririk? Edo hamaika langile baino gehiago duen enpresa asko?

Euskal Hirigunea ez ezik, Herri Erkidegoa eraikitzeko tenorea heldu da, baldin eta Ipar Euskal Herririk izanen bada. 


ASTEKARIA
2018ko ekainaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude