Punk-rockaren historia berridatzita

Antología. 1992-2017. Nuevo Catecismo Católico. Autoekoizpena, 2017.

1980ko hamarkada bukaeran Euskal Herriko punkaren urte distiratsuak apaltzen zihoazen, 1977ko Ingalaterrako punketik inportatutako garraztasuna ez zen lehengo bera eta mezuak errepikatzen ziren. Halako batean Donostiako auzune batean AEBetako eta Europako bestelako punk-rock talde korronteei arreta jarri zien La Perrera talde amorratua jaio zen: hemen ezagutzen ez genituen erreferenteak (Loveslug, Dictators, Angry Samoans, Dead Boys, MC5…) errebindikatu eta hain politikoak ez ziren hitzak idazten. Bost urte eskaseko ibilbide basatia egin zuten, ezjakintasunaren eta indiferentziaren aurrean bidea zabaltzen, eta justu onespena lortzen hastean, taldea bertan behera utzi zuten.

Urtebetera La Perrerako kideetako bik –Arturo eta Gonzalo Ibañezek– Nuevo Catecismo Católico (NCC) sortu zuten; eta beste bik –Xabi Garrek eta Mikel Serranok– Señor No, hain justu Euskal Herriko eta oro har Espainiako Estatuko punk-rockaren oinarri bihurtu diren bi talde handi. Hala, 2017an NCCk 25 urte bete zituen eta bidean inoiz hutsik egin ez duten ehunka eta ehunka kontzertu gogoangarri, zazpi disko luze, single ugari eta kolaborazio dezente. Hori ospatzeko, honako bilduma interesgarria kaleratu dute CD bikoitzean batuta, ibilbideko atzoko eta gaurko 46 kanta ezagun zein ezezagun; baita Dani Mortajak idatzitako taldeari buruzko 68 orrialdeko liburuxka oso-oso osatu bat ere.

La Perreraren ildoari jarraituta, baina estilo gehiagorekin aberastuta, punk-rockari ñabardura gehiago eskaini dio Nuevo Catecismo Católicok bere ibilbidean, betiere estilo handiko rock amorratuaren koordenadatan, musikaren gaineko ezagutza handia erakutsiz. Lehen CDan maketako eta hastapenetako diskoetako hainbat perla, zuzeneko piezak, Chockablock estudioko zenbait hartze, eta Dead Boys, Wayne Conty, Rose Tatto, The Flammin’ Groovies eta RIPen bertsio inspiratu bana. Bigarren CDan azken lanetako perlak, tartean Chockablock estudioko sesioetakoak, Bonberenea estudiokoak, Tolosan zein Oviedoko Crossroad jaialdian El Vez-ekin batera egindako zuzenekoak, singleetako pieza ezezagunak eta La Banda Trapera, UK Subs edo Dead Boysen bertsioak aurki ditzakegu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko apirilaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Eguneraketa berriak daude