Posturologia

Gorputza orekan mantentzeko, betaurrekoak

  • Nola mantentzen da pertsona bat zutik? Hori da posturologiak aztertzen duena. Zapaltzeko, ikusteko, entzuteko edota murtxikatzeko moduek gorputz baten postura alda dezakete, garunera informazio desegokia bidali eta bestelako min eta sintomak sortuz. Jatorri bakoitzak soluzio bat dauka.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe
2017ko urriaren 15a
Gorputz-jarrera arazoak konpontzea xede, betaurreko posturalak darabiltzan Izaro Mariezkurrena, Pasaiako badian.
Gorputz-jarrera arazoak konpontzea xede, betaurreko posturalak darabiltzan Izaro Mariezkurrena, Pasaiako badian.

Gorputz-jarrerari lotutako akatsa begietatik, oinetatik, ahotik edo belarrietatik etor daiteke, gorputz atal horietatik bidaltzen baitiogu informazioa garunari. Informazioa egokia edo desegokia izan daiteke; esaterako, begi bat alferra eta bestea indartsua duenak errealitatearen informazio faltsua bidaliko dio garunari. Arazoa lantzen ez bada, garuna egoera horretara moldatuko da, baina ez da egoera normala izango eta horrek ondorioak ekarriko ditu gorputzeko beste atalen batean. Hala kontatu digu Teresa Olabarria Ruiz optometristak: “Gorputzean sentitzen ditugun sintomek, normalean, beste leku batean dute jatorria”.

Besteak beste, ezegonkortasun sentsazioak, zorabioak, bertigoak, lunbalgiak, buruko minak, post-traumatismoak eta min muskularrak dira gorputz-jarrera sistema desorekatuta dagoenean senti daitezkeen sintomak. Olabarriak dio medikuek, neurologoek, erradiologoek, otoneurologoek edo oftalmologoek arazorik gabeko gorputzak ikus ditzaketela posturologia lantzen ez badute. Eta mina lausotzeko tratamendu bat jaso ondoren berriro ere sintomak azaltzean beste profesional batzuek landu beharko dutela arazoa: “Gorputz-jarrera aztertzeko garaia izango da.

Profesional horiek hainbat esparrutakoak izan daitezke. Olabarriak optometriaren ikuspuntutik hitz egin du, baina podologoek, dentistek eta otorrinoek ere esku-hartzen dutela kontatu du: “Desoreka nondik abiatzen den jakin behar dugu lehenik, jatorria desberdina izan baitaiteke. Oinetatik badatorkio, podologoarekin landuko du, begietatik badatorkio, ordea, optometristarekin”: Olabarriarengana hurbiltzen direnetako asko beste espezialista batzuek bideratutakoak direla esan digu. “Dena konektatuta dugula ulertzea da konponbiderako gakoa. Garrantzitsua da beste espezialisten ikuspuntuak eta lanketak ere ezagutzea”.

Betaurreko posturalak

“Esan bezala, nik sistema bisualetik egiten dut lan, begietatik”, dio Olabarriak. Horren aurreko konponbideak ikus-terapiak edo betaurreko posturalak dira,  edo betaurreko posturalekin egindako ikus-terapiak.

“Lente batek zerbait gerturatzeko edo urruntzeko eta handiagoa edo txikiagoa egiteko balio dezake. Betaurreko hauen helburua, baina, ez da hori, ez delako zertan ikusmen arazo bat izan”, dio. “Gorputzeko ardatz bertikala eskuinera mugitua badago, beste aldera mugitzea lortuko dute prismek, ardatza erdira mugitu arte eta, hala, oreka lortu arte. Oinen kasuan ulertzea errazagoa da: zapatetan barne-zolak jartzean zapaltzeko modua aldatuko da eta gorputza egonkortu. Betaurrekoekin, berdina egingo dugu baina begien bitartez. Garuna engainatuko dugu gorputzak jarrera egokia har dezan”. Kasu batzuetan betaurrekoekin nahikoa dela azaldu du, eta beste batzuetan betaurrekoak eta barne-zolak beharko direla. Edo hortzetako aparatua.

Eraginkortasuna azaltzeko adibide praktiko bat jarri du Olabarriak: “Bezero bati, zutik zegoela, ezker hanka balantza batean eta eskuinekoa beste batean jartzeko eskatu nion. Bere gorputzak 20 kilo gutxiago pisatzen zituen ezkerrekoan. Begiak ixteko esan nion eta pisua orekatu egin zen. Arazoa argi dago kasu horretan”. Pertsona horrek konponbidea bilatu zuen betaurreko posturalen bitartez.


Azkenak
2018-02-21 | Asier Azpilikueta
PAI programek hauspotu dute G ereduaren gorakada, A ereduaren kaltean

Nafarroako euskal mundu txikia pixka bat aztoratu zaigu egunotan, 2018-2019 ikasturterako aurrematrikula datuek erakutsi omen baitute D ereduak beheranzko joera hartua dela. Ez dago argi, ordea, aurrematrikula datuak erakunde ofizial batek emanagatik ere, dantza handia egon baita zenbaki horiekin. Atzo berean, Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari nagusiak Euskalerria Irratian halako lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan zuen, eta adierazi zuen D ereduak ez duela gora egin, baina ezta behera... [+]


2018-02-21 | Miren Osa Galdona
322 lider politiko hil dituzte Kolonbian 2 urteetan, azken biak asteburuan

Bake prozesua hedabide nagusien agendetan egon da, baina titular horien atzean beste errealitate bat ere badago: 322 lider politiko hil dituzte bi urtean; 49 FARCeko kide ohiak dira. Aurtengo zifrei erreparatuta, jada 33 buruzagi politiko hil dituzte. Azkenak asteburu honetan: FARCeko bi kide ohiei eraso egin diete. Hirugarren eraso bat ere izan da, lider indigena baten aurka, baina bizirik irten da.


Erdoganek esan du Afrin "setiatuko" duela

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek esan du Siriaren menpeko Kurdistanen dagoen Afrin barrutia “setiatuko” duela hurrengo egunetan.


HIGA! hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa antolatu dute

Uztailaren 16tik 19ra HIGA! egitasmoa izango da Gasteizen, asteazken honetan prentsaurrean jakinarazi dutenez. HIGA!-k hizkuntza gutxituak bilduko ditu egun hauetan, eta 70 hizkuntza ekintzaile harremanetan jarri  nahi ditu.


2018-02-21 | ARGIA
Euskaraldian izena ematen hasi dira herriak

“11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24an hasi zen eta apirilaren 8an bukatuko da.


Kontuz zer esaten duzun

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz.


2018-02-21 | Berria egunkaria
Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena
MULTIMEDIA - erreportajea

Hamabost urte bete dira Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Lander Garrok zuzenduriko bideo honetan gogoratu dute itxiera.


2018-02-21 | Xabier Letona
"Kutsatzen duenak ordaintzen du", Nafarroako Hondakinen Lege berriaren oinarria

Joan den astean amaitu zen Hondakinen eta haien Fiskalitatearen Lege proiektuari zuzenketak jartzeko epea eta orain osoko bilkurara noiz joan zain dago. Lehenago, PPren eskariz Foru Legebiltzarrak Nafarroako Kontseiluari eskatutako txostena iritsi beharko da.


2018-02-21 | Miren Osa Galdona
Bost urte beteko ditu Euskoa monetak eta erabiltzaile-perfila zabaltzea du erronka

Bost urte beteko ditu aurten Euskoak: Ipar Euskal Herrian erabiltzen den tokiko moneta da, solidarioa eta ekologikoa. Babes handia du herritar nahiz instituzioen aldetik eta sarea indartzen jarraitzeko asmoa dute. Bosgarren urteurrenaren harira, martxoaren 4an “familia giroko festa handi bat” lortu nahi dutela esan du Dante Edme Sanjurjo Elkarteko zuzendariak.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude