Elkarrekin bide bila

Maiatzaren 18a, Hernaniko Orona Gallery-n. Ehun lagun bildu ginen, Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Euskara 4.0 dinamikaren bueltan. Ia bi orduz aletu genituen euskararen prozesuan aurrera egiteko jorratzen ari garen bilaketak. Hizlariak, jardun esparru ezberdinetakoak: GFA (Diputatu nagusia eta biok, Ogasuna, Kabia), EHU, HPS, Euskaltzaleen Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, Hekimen, Euskalit eta Mondragon korporazioa. Euskararen biziberritze prozesua bidegurutzetik aurrera eramateko, elkarrekin bide bila gabiltza mota askotako erakunde eta eragileak; lankidetza emankorrean eta berrikuntza aldartearekin.

Bitxia izan zen ARGIAk han bertatik idatzitako kronikari jarri zion izenburua: “Euskalgintzaren zati bat eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko lankidetza”. Ez nuen oso ondo ulertu, baina egunkari ingeles haren izenburu famatua ekarri zidan gogora: “Mantxa itsasarteko behelaino itxiak isolatuta utzi du kontinentea”.

Txantxak alde batera, nabari diren mugimenduak serioak eta sakonak dira. Neronek ikusi ditut ezin argiago aldundian egiten ari garen partaidetza prozesuan. Aurten bigarren fasea osatu dugu, eta oso bistakoa izan da partaide gehienak ez gaudela orain bi urte geunden toki berean.

Publiko eta nabarmena izan da, norabide berean, Udaltop jardunaldian gertatu dena. Gizarte aktibazioaren gaurkotasunak eta proposamen berritzaile baten iragarpenak eraginda, gainezka egin zuen izen-emateak, eta itxaron zerrenda ere ireki behar izan zen. Ohiko kopurua ia bikoizten zuten partaideek “itxaropentsu” hartu zuten HPSk eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarrekin landutako proposamena, Euskal Herri osoan aktibazioa sustatzeko lan ildo baten inguruan. Ilusio giroan bukatu zen jardunaldia eta inoizko baloraziorik altuena jaso du ondorengo inkestan.

Hiztun komunitate emantzipatua eta indartsua aldarrikatzen dugunontzat, dinamika hau oso pozgarria da; erakunde publikoak eta gizartekoak lankidetzan natural aritzea, urte luzez amestu dugun zerbait. Esango nuke eraikitzen ari garela “gu” berri bat, zabala, komuna, bateratzailea, euskararen inguruan.

Ez da batasuna, bateratasuna baino; ez da ibilbide bakarra, ibilbideen sinkronizazioa baino; ez da helburu monolitikoa, helburuen konstelazioa baino. Gizarte konplexua gara, ez dugu uniformerik behar. Bai, ordea, interes komunen alde lankidetzan jarduteko kultura. Euskara biziberritzen, esaterako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko ekainaren 25a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude