Bakerik ez dugu

Larunbat eguzkitsuetan, jendea alde zaharrera joaten da erosketaren bat egin eta pote bat hartzera, haurrek bazterrak nahasten dituzten bitartean. Pasa den martxoaren 11n, Iruñean, herri mugimenduak jasotzen duen errepresioaren aurkako manifestarien eta Espainiako poliziaren arteko istiluek bezeroen eta auzokideen egunerokotasunaren armonia aztoratu zuten.

Ahots ugarik gaitzetsi dute manifestarien jokaera. Ez dira horrela ibiltzeko garaiak. Bizikidetza baketsurako garaia da orain.

Larunbat eguzkitsuetan, gehiengoa, garagardo bati helduta, ez da zapaldua sentitzen, ez langile desjabetu, ez emakume eta ez beste ezer. Eta ez du kaleetan biolentziarik ikusi nahi. Baina bakerik ez dugu. Gudan murgilduta gaude, kapitalismoak bizitzari berari deklaratu baitzion guda jaio zen egunetik.

Egun hartan, Iruñean, bakerik ez dagoela ikusarazi zuten gazteek, eta nik ez dut uste hori egin ez dezaten exijitzea zilegi denik.

Sistema eraldatzeko antolatzen direnek beharrez egiten dute talka sistemarekin, beharrez egiten dute topo errepresioarekin bere forma guztietan, sistemaren funtsa den biolentziarekin. Haiei guztiei, Errenteriako hiru gazteei, elkartasuna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude