Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Bizkaiko Zalla herriko baserritarrek diote “El día del Angel, 1 de marzo, se hace a todas las lunas” (Aingeruaren eguna, martxoaren 1a, ilargi guztietara egokitzen da). Berdin ilgoran edo ilbeheran, egun horretan ereiten omen dituzte beti piperra eta tomatea. Hazitarako tipulak jarri ere bai. Egun horrek ilargiarekiko berezitasunik daukan jakin nahi nuke.

    Rosina Enzunza (Arrieta)

Kaixo Rosina. Hasteko, kontuz erlijioarekin hain lotutako esaerekin. Hortik dator, baita ere, “ilbeherako ostirala ilgora da eta ilgorako ostirala ilbehera” delako esaera. Aingeru horri mirariren bat eginarazi nahi zaio urtero… Hotzean pentsatuta, martxoaren bata sasoi berriaren hasieratzat har daiteke: egun argia asko luzatu da, udaberria laster dator eta neguari lotutako hotza, iluntasuna eta abar atzera uzten ari garenaren irudipena dugu. Era berean, udako landareetan pentsatzeko sasoia da eta aipatzen dituzun ereintza horiek egitekoa ere bai. Ilgora izan edo ilbehera izan, ereitearen hori aspaldiko esaera batek ederki laburbiltzen du: “Izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari”. Badakigu ilargiak eragina duela, baina miraririk ez du egingo. Lana ondo egitea da garrantzitsuena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude