Burkini madarikatua

Sussana Martin

2016ko irailaren 18an

Neskalagunari honela esan nion: “Feministen ahotan burkini hitza entzuteak asko amorratzen nau. Alegia, hori janzten duten emakumeek ez dute burka erabiltzen, hiyaba baizik. Seguru asko termino hori iraingarria suertatuko zaie. Jakin beharko genuke nola deitzen dioten eurek”. Irribarrez erantzun zidan: “Bainujantzia deitzen diote”.

Burkiniaren polemika maltzur eta zentzugabearekin gutxienez hauxe ikasi dut: gure etnozentrismoa alboratzeko erne mantendu behar dugula.

Eskerrak, feministok argi daukagu Frantziako alkateen ekimenak emakume musulmanen kriminalizazioa dakarrela; helburua terrorismo islamikoaren mehatxuaren harira bozak irabaztea eta kontrol poliziala areagotzea dela. Baina askok diote isunen kontra egon arren, emakume musulmanen janzteko eskubidearen irakurketa kritikoa egin behar dugula, beloak inposaketa patriarkal argia eta kezkagarria omen direlako.

Rosa Cobo galiziar zientzialari politikoak, Facebooken honako argudioa bota zuen: “Guretzat [emakume europar laikoentzat, alegia] ona dena ez al da ona besteentzat ere?”. Esaldi horrek unibertsalismoaren izaera etnozentrikoa agerian uzten du: gurean askapen ikurra dena (esaterako, nudismoa), edozein testuingurutan aplikatu beharra dago. Guk dakigu zer den besteentzat ona.

Ameriketako Estatu Batuetako telesailetan presidenteak maiz I’m the leader of the free world (mundu librearen buruzagia naiz) dio. Rosa Cobo irakurtzean esaldi hori gogoratu nuen. Alegia, feminista europar txuri asko munduko emakumeen abangoardia sentitzen dira eta zapalduagoak omen dauden emakumeak askatzeko eginkizun morala daukatela uste dute. Azken egunotan Twitterren norbaiti irakurri nion emakume musulmanek Europako sufragisten bidea jarraitu behar dutela. Gure aitzindariek izan behar dute besteen bide-erakusleak.

Joera harroputz horren aurrean, feminismo deskolonizatzaileari arreta jartzearen beharra ikusten dut. Feminista islamikoak, indigenak, beltzak edota ijitoak ozen esaten ari zaizkigu: “Gure zapalkuntzei buruz eztabaidatu ordez, gure borroka aintzat har ezazue, zuen paternalismoak ere zapaltzen gaitu eta”.

Azken hilabetean, hamaika hanka sartze, aurreiritzi eta jarrera etnozentriko topatu ditut burkiniaren eztabaidetan (neureak barne). Hots, burka, niqab eta hiyab zapien artean ez desberdintzea; arabiar eta musulman kontzeptuak nahastea; Europako hondartzetan estalduta bainatzen diren emakumeak atzerritarrak edo etorkinak direla esatea.

Feministok gizonei eskatzen diegu euren eguneroko jarrera matxistak identifikatu ditzaten eta berdintasunaren borrokan parte hartu nahi badute, bigarren lerroan jarri eta ikas dezatela. Kasu honetan guk hori bera egin beharko genuke: “besteen” zapalkuntzak epaitzeko ahalmena daukagunaren ideia alboratu eta emakume anitzen esperientziak, aldarriak, erreferenteak eta estrategiak aditu. Litekeena da orduan gure beloren bat ere erortzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude