Emakumeak bakarrik?

Emakumezkoentzako espazioak sortzen ditugunean, gai konkreturen batean lan egin nahi dugulako edo emakumez osatutako talde batekin ekintzak egin nahi ditugulako, askotan –gehiegitan– entzun behar izan dugu: “Baina zergatik emakumeentzako bakarrik?”.

Azalpenik beharko ez lukeen erabakia den arren, askotan eman behar izan ditugu zergatiak. Eta badakizue zer? Nahiko aspertuta nago hauek eman behar izateaz. Gainera, hainbatetan askotariko ekintzak antolatu ditugunean eta hauek edonorentzako irekiak izan direnean, hori kasualitatea! Kexatzen ziren horiek ez dira inoiz azaldu.

Feminismoa landu, ikasi eta eztabaidatu nahi duenarentzat badago nahikoa foro. Eta topatzen ez baditugu, beti sortu ditzakegu guretzat garrantzitsuak diren gaiak lantzeko espazioak. Beraz, normalean kexatzen zaren horietakoa bazara, beste behin egin aurretik, pentsatu zenbat ekintza feminista mistotan hartu duzun parte, zure ekarpen konstruktiboa zein norabidetan egin nahi duzun eta ea galdera horrek eraikitzeko balio ote duen. Galdera horiek erantzutekoa bazara, ez galdu indar handiegia merezi ez duenarekin. Zuk oso ondo dakizu zein den bidea, modua eta aliatua. Segi lanean eta batez ere gozatu bideaz!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Eguneraketa berriak daude