Hanka-hutsik

Gainbehera heldu da munduko prentsaren askatasuna, Freedom House erakundearen arabera. 2015 urteari buruzko txostenean agertu berri duenez, munduko bizilagunen %13 baino ez da bizi prentsa askatasuna bermatua dagoen estatu batean. Iparraldea eta Hegoaldea beren baitan hartzen duten Frantzia eta Espainia ehuneko pribilegiatu murritzean daudela ikusi dut, Europako 26. lekuan berdinduta. Jakizu, ARGIAko irakurle, Europako rankingean dagoen hurrengo estatua Italia dela, eta (dagoeneko) partly free delako multzoan dagoela.

Urtero argitaratzen den ikerketaren arabera, eta munduko botere-gune nagusietatik ematen diren mezuen kontra, ez dirudi, momentuz behintzat, XXI. mendea prentsa askatasuna lortzeko garai egokia denik: XX. mendearen bukaeran baino makurrago bide gaude orain. Tamalez, zenbait arlotan gertatzen den bezala, normala izan beharko lukeen egoera salbuespena da mundu osoari begiratzen badiogu.

Ez dut gurean hain modako dagoen Basque Country aurkitu txostenean. Alabaina, ospe oneko estatuetan gertatutako askatasun murrizketak direla eta, hainbat lerro eskaintzen zaizkie Frantziari eta Espainiari: bertan ere zakurrak hanka-hutsik. Eta mozalak indarrean.


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude