Berdintasun eza ez da berez sortzen

Genero desberdintasuna gure jendartearen egitura guztietan dago. Behin eta berriz gogoraraztea komeni den ideia da hori, are gehiago Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun aste honetan. Ondorengo lerrootan enpresetako lan-harremanetan dagoen genero desberdintasunaz ariko gara. Haurrak zaintzeko laneko baimenen %96 emakumeek hartzen dute. Lan murrizketen %92 ere emakumeentzat izan ohi da. Horrek guztiak ondorio larriak ditu emakumeen etorkizunerako.

Adibide bat: Gasteizko Elecnorreko bost langileren kasua. Haietako lau lanegun murriztuarekin zeuden eta abenduan mahai gainean aukera zaila jarri zieten: Getafera (Madril) leku aldaketa onartu edo kaleratuak izan. Indemnizazio txiki bat jaso zuten arren, lanpostua galdu zuten. “Ez zuten guk hor lan egiterik nahi; denbora asko zebiltzan kexuka, lanegun murriztu eta epe luzeko baja asko zegoela esanez. Horregatik kendu gaituzte paretik”, diote emakume kaltetuek. Kontziente dira eurenak “ezkutuan egindako despidoak” izan direla, lan hori familia ardurarik ez duten beste pertsona batzuek egiten jarraitzen baitute orain Gasteizen.

Aitortutako eskubidea den arren, praktikan kontziliazioa oraindik eragozpena da lan-harremanetan. Eta emakumea da ia gehienetan hori sufritzen duena. Lan-harremanetan sakoneko aldaketa egin behar da desberdintasun hori desagertu dadin; horrek esan nahi du gobernuen politikak aldatu behar direla. Emakunderen mezuak dioen moduan, “berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten da”. Egin dezagun berdintasuna txikitatik, familian, eskolan, unibertsitatean, gobernuetan, erakundeetan, lantegietan, komunikabideetan, publizitate agentzietan…

 


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude