Etxeko lanak udarako

Hemezortzi urte eman ditut aldizkari honetan tarteka zertxobait idazten. Honezkero batzuk ohartuko zineten irakurtzea dudala obsesioetako bat, sarri gomendatu izan baitut libururen bat artikulu hauetan. Izan ere, jakintzak, kulturak egiten gaitu gizaki, eta egin beharko gintuzke pertsona hobeak. Badakit jakintza ez dela liburuetara mugatzen, baina gaur egun eta hemen libururik  gabe ez dago kulturarik, eta duela gutxi Atxagak gogorarazi zuen bezala, gure gizartean irakurketarik gabe ez dago elkarrizketa aberatsik eta ez dago adiskidantzarik.

Irakurtzea tresna edo baliabide bat besterik ez da. Niri biziki interesatzen zaidana gizabanakoaren eta giza taldeen funtzionamendua ezagutzea da, alderdi askotatik. Helburu nagusia neure burua ezagutzea da, eta inguratzen nauen jendartea ezagutzea. Zertarako? Pertsona osoagoak eta kontzientzia-maila handiagokoak izateko, eta horrela gure elkar bizitza harmoniatsuagoa eta emankorragoa izateko.

Horregatik, azken agurreko artikulu honetan, emakume bat eta bere liburuak gomendatu nahi dizkizuet udarako. Alice Miller, 1923-2010 (El drama del niño dotado y la búsqueda del verdadero yo. El cuerpo nunca miente. La llave perdida. Por tu propio bien; raíces de  la violencia en la educación del niño... Frantsesez ere erraz aurkituko dituzte Iparraldekoek. Eta noiz euskaraz honelako liburuak?). Psikoterapeuta honek bizitza gehiena eman zuen haurrek guraso edo helduengandik jasotako tratu txarrek –eta tratu txarrak ez dira bakarrik zaplatekoak eta gorputzeko zauriak!– gerora dituzten ondorio larriak aztertzen: ondorioak norberarentzat helduaroan eta, beraz, ondorioak gizarte osoarentzat (horren haritik Hitler, Stalin eta beste hainbat pertsona publikoren biografiak aztertu zituen).

Gupidarik gabe eta ezin gordinago astintzen ditu familia, morala, erlijioa (“Ohoratu aita-amak...” dioen Hamar Aginduetako hori); kritikatzen du hezkuntza-sistema eta “pedagogia beltza”; larrutzen du gizartean dugun zigor eta espetxe sistema... Gure ohiko iritzi asko hankaz gora jartzen ditu ausardia handiz, besteak beste, genero-indarkeriaren sustraiak aztertzen dituenean. Berarekin ados egon edo ez, zer pentsa handia ematen duenik ezin uka. Baina ez da dena suntsitzera mugatzen, baizik eta eraikuntza osasuntsuak nondik nora joan behar duen ere garbi iradokitzen du. Beraz, animo, eta ea zuei ere niri bezain interesgarria gertatzen zaizuen emakume hau ezagutzea. Bizi pozik... eta ez adiorik!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Eguneraketa berriak daude