Donostia, Hitzen Hiri

Sustatzaileak: Jasone Osoro (EIE), Iñaki Gabarain (Donostia Kultura), Nerea Txapartegi (Donostiako Udala) eta Garazi Lopez de Etxezarreta (Foru Aldundia, Koldo Mitxelena)
Sustatzaileak: Jasone Osoro (EIE), Iñaki Gabarain (Donostia Kultura), Nerea Txapartegi (Donostiako Udala) eta Garazi Lopez de Etxezarreta (Foru Aldundia, Koldo Mitxelena)

Bernardo Atxaga eta Anari elkarrekin, Nagore Legarretaren argazki proiekzioa musikaz eta poesiaz lagunduta, Imanol Epelderen Euskal Rap-a, Jose Inazio Ansorenarekin ibilbide literarioa Donostian barrena, Dolores Redondoren hitzaldia, Petros Márkaris eta nobela beltzaren inguruko solasaldia, Ana Malagonen mikroipuinak Urumea bazterrean... Hango eta hemengo idazleak batu dituzte beste behin ere, baina aurtengoan, inoizko parte-hartze handiena izango dute euskal sortzaileek. Idazlea eta irakurlea gerturatu asmoz, kafe topaketak antolatu dituzte lehen aldiz. Sustatzaileak, argazkian, Jasone Osoro (EIE), Iñaki Gabarain (Donostia Kultura), Nerea Txapartegi (Donostiako Udala) eta Garazi Lopez de Etxezarreta (Foru Aldundia, Koldo Mitxelena).

Maiatzaren 8an hasi eta 17ra arte luzatuko da Literaktum 2014. Donostia Kulturak antolatu ohi du zikloa, baina aurten laguntzaile askoren babesa izango dute. Egitaraua osatzeko garaian, Euskal Idazleen Elkartea, Musika Parkean eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera aritu dira elkarlanean.

Sarean egitea helburu

“Hausnarketarako eta eztabaidarako espazioa da Literaktum”. Irakurlearen pentsaera kritikoa sustatzen duela dio Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak. Horrez gain, “zenbait diziplinari ateak irekitzen dizkio eta eskenatoki ugaritan gauzatzen da”. Badu beste bereizgarririk literaturaren inguruko topaleku honek. “Donostia Kulturak antolatu arren, sarean egitea du helburu; beste hainbat talde, erakunde eta eragileekin elkarlean”. Donostiako Udaleko ordezkariaren hitzetan, “horiek dira ekimen honen ikur nagusiak”.
“Teknologia berriek aurkezten duten presa, bat-batekotasuna eta gainerakoen aurrean, literaturak lasaitasuna eta jarrera aktiboa eskatzen du, eta horiek guztiak gure gazteei transmititzen jakin behar dugu. Zentzu horretan, Literaktum-ek ere balio dezala gazteak modu erakargarri batean literaturara gerturatzeko”. Desio hori du Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailaren arduradunak.

Liburua, “etxetik kalera”

“Liburua etxetik kalera ateratzeko aukera eskaintzen du jaialdi honek”, halaxe uste du Jasone Osorok, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak. “Azoketatik aparte, literatura zentzumen ezberdinekin dastatzeko aukera eskaintzen duelako, belarriekin adibidez”. Izan ere, edizio honetan Anari, Mursego edota G. Bassmatti kantariek hartuko dute parte.

Kafea eta literatura

Donostia Kulturako bazkide direnek abantaila ederra izango dute aurten. Bernardo Atxaga, Dolores Redondo, Clara Sánchez eta Petros Márkaris idazleekin kafe bat hartzeko aukera izango dute. Donostia Kulturaren web orrian izena eman beharko dute lehenbizi. Onuradunak, ordubeteko solasaldiaz gozatzeko moduan izango dira.

Egitaraua

Maiatzak 8, osteguna. Desertuko biztanleei buruz. Bernardo Atxaga & Anari. Non: Ernest Lluch KE. Noiz: 19:30.

Maiatzak 9, ostirala. Ibilbide literarioa hirian zehar: Pepe Artola Paxientxien banatzailea. Gidatzailea: Jose Inazio Ansorena. Non: Usandizaga plaza. Noiz: 18:00.
l Invención de la piel liburuaren inguruko irakurketa. Poesia, musika, perfomancea. J. Obeso & Mursego & I. Zabaleta & E. Pérez. Non: KM. Noiz: 19:30.

Maiatzak 10, larunbata. Tik Tak, Ipuin musikala. Araoz Gaztetxo Abesbatza. Non: Aiete KE. Noiz: 17:30. Edipotoa, Argazkien proiekzioa + poesia errezitaldia + musika. Nagore Legarreta & Gorka Setién & Haizea Arregi & Mariano Hurtado. Non: Lugaritz KE. Noiz: 20:00. Erakusketa ere izango da: maiatzaren 5etik 23ra.

Maiatzak 12, astelehena. Clara Sánchez. Aurkezlea: Teresa Calo. Non: Okendo KE. Noiz: 19:30.

Maiatzak 13, asteartea. Euskal Rap. Imanol Epelde. Non: Liburutegi Nagusia, San Jeronimo. Noiz: 19:30.

Maiatzak 14, asteazkena. Dolores Redondo. Aurkezlea: Enrique Martín. Non: Tomasene KE. Noiz: 19:30.

Maiatzak 15, osteguna. Petros Márkaris, Europaren disekzioa nobela beltzetik abiatuta. Aurkezlea: Teresa Flaño. Non: San Telmo Museoa. Noiz: 19:30. Gonbidapenak banatuko dira San Telmo Museoan astebete lehenago.

Maiatzak 17, larunbata. Mikro ipuinak Urumea Bazterrean + Musika Parkean. Ana Malagon & Xerezade & G. Basmatti. The Icer Company & Tristan Crowley. Non: Benartegi baserria (Loiola - Martutene). Noiz: 14:00 + 18:00.


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude