Arrosak, ogirik gabe

Bi modu besterik ez omen dira zamaritik jaisteko: hura geldi dela, eta hura abioan dela. Eta politikaren dogmatismo usteletatik jaisteko ere ez dago modu gehiagorik; jaistekotan, edo astoa geldian dela egiten da, edo pausuan.

Aspaldi da bihurturik mundua –atzerrikoa nahiz etxekoa– sinismen dogmatikoen biktima –bortxazkoa batzuetan, bake sasizkoa beste inoiz–. Izen asko dauka dogmatismoak, baina, dogmatismoa da, eta segituan errekonozitzen dugu.

Bururik ez, eta txapela nahi... halatsu ibili ohi da dogmatikoa. Esklusiorik bortitzenak planteatzen ditu, delako sinismen itsu batzuen mesedetan, eta beraren ahalduntzearen alde. Dogmatismoak ekarri zuen Inkisizioa. Dogmatismoak faxismoa. Estalinismoa.

Paralizatzailea da dogmatismoa. Arrasto bertikalarekin bat ez datozen erkide konprometituen ekintzen oztopatzea ohi dakar. Irentsi ezinezko errotarriekin bazkatzea eskatzen du. Kritiko direnak estigmatizatzen ditu: Elizan, kartzelan, herriko plazan, txistulari taldean...

Ildo propioa lantzen duten lagunak berrizendatzen ditu, birdefinitzen ditu –ez jende beregainaren diskurtsoarekin bat datorren terminologia erabilita, baizik eta dogma barrukoarekin–; eta harrika egiten die “desbideratuei” hantustearen talaiatik.

Dogma zalea da gure inguruko asko. Handia. Herria definitzean. Herria diseinatzean. Herrigintza planteatzean. Presio-taldez bete dira bazterrak: kultura-elkarteetan, udal-batzetan, legebiltzarretan... Bikoitza da dogmak eragiten duen esklabutza intelektuala: endogenoa eta exogenoa. Bietan, izugarria.

Dom Jauna

Atxilotu zutenean, hamazortzi urte zeuzkan Domek. Parisen giltzapetu zuen Gestapok, eta Ravensbrück lan-esparrura eraman. Preso hartu zutenean, gaztearen militantzia “desbideratu eta arriskutsua” aipatu zuten borreroek.

Kartzela erraldoiaren baitan, lan-esparruan bizirauteko, Dom jaunak SSen basuretan aurkitutakoa jan zuen egunetan. Hilabetetan. Urtetan.

Nazien errendizioa etorri eta gerra bukatu zenean, aske utzi zuten libertadoreek. Gaixo eta ahul, kaleko zarama-pote batetik ikusi zuten herritarrek behin bazkatzen. Paseoan zebiltzanek “zerria”’ esan zioten aurpegira. Behatz erakuslearekin seinalatu zuten. Haurrei esan zien harengana ez hurbiltzeko.

Dom jaunak ez zuen ezer ulertzen. Eta bere buruari galdetu zion nola zitekeen SS eta enparauen sistemaren bizikide izan ondoren, kaletar haiek une hartan asaldatzea pobrea zaborretan janaria biltzen ikuste hutsarekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude