BEZaren igoera kulturan


2012ko irailaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Doinua: ETAren su-etenetik.

Erakundeen laguntzaz
saiakera egitean
edo norbere arriskuz
lanen bati ekitean…
artistak gauza bakarra
darabil bere artean
barne-grina iraultzea
Artisautzan nahiz Artean.
Egoera okerrera
aldatu da bat-batean
grazia sortuko luke
akaso frontoi batean…
Partidak bukaturik ta
BEZa hogeitabatean.

Oholtzaratzean artistei
desio ohi zaie “ kaka!”
aspaldiko ohiturekin
zerikusia badauka.
Ikuslea zalburditan
iristen baitzen hau marka!
barrura jo ta zaldiak
antzoki aurrean aparka.
Zaldi kaka asko bazen
ikuslea zen pilaka…
Ogasuna dabil orain
haziendagandik tiraka
kaka pilaren egile  
agintariak dira ta.

Zeinek arriskatuko du
demagun zinemagintzan,
balizko gozatzaileak
dirurik ez badu izan.
Gehiegitan entzun dugu
“Areto hura itxi zan”…
maizago entzungo dugu
lege berrien gerizan.
Boteredunak, beraiek,
dabiltza antzerkigintzan
kultura ezin da hartu
inoren luxu bailitzan
kulturak ez ote luke
izan behar beharrizan?


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.