Pussy Riot askatu!

Otsailaren 21ean aurpegia estalita zuten bost neska Eliza Ortodoxo batean sartu ziren Andre Mariari punk doinuz Putin boteretik bidaltzeko eskatzeko. Hori dela eta, ustezko hiru taldekide atxilotu eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diete Errusian. Hori da azken hilabeteetan hain famatu egin diren Pussy Rioten kasua.

Tamalez, emakume errusiar hauek azken egikari honek egin ditu hain famatu eta haien inguruko hainbat elkarrizketa, erreportaje eta notizia irakurri eta ikusi ahal izan ditugu. Ez hori bakarrik, sare sozialak Pussy Rioten askatasuna eskatzen duten hainbat ekimen, argazki eta aldarriz ere bete dira. Bueno, eta Madonna eta Red Hot Chili Peppers eta Kasparov eta Amnistia Internazionala... ere alde izan dituzte.

Nik taldea lehenago ere ezagutzen nuen, beste hainbat ekintza egin baitituzte azken honez gain. Ezagutzen nituen hasieratik oso argi utzi dutelako haien talde izaera feminista, ezagutzen nituen haien diskurtso antipatriarkala Errusian bizi duten egoera sozio-politikoari lotu eta erresistentzia mezu oso interesgarria helarazten zutelako, ezagutzen nituen feministok historikoki egin dugun bezala, mezu hori zabaltzeko oso modu sortzailea erabili izan dutelako.

Eta deitu iezadazue mesfidati, halaxe izango bainaiz, baina nik ezagutzen nituen Pussy Riot horiek, hain feminista erradikal eta punki izanda, izugarri harritu nau jaso duten eta jasotzen ari diren babesak. Esan nahi dut, arraroa dela egun, edozein feministek horrelako babes anitz eta aho betekoak jasotzea. Noski, nire harridurak badu azalpen bat. Esan nahi dut, segituan konturatu nintzela, oso notizia gutxitan azaltzen zela haien feminista identitatea. Segituan aldatu zutela “feminista” hitza “talde femeninoa”gatik, edo Riot Grrrl inspirazioko talde punk feminista, Putinen aurkako punk talde sinple batengatik.

Eta orduan ikusten ditut halako babes argumentu neutralak, adierazpen askatasuna dela, laikotasun eskubidea dela, eliza eta boterearen arteko harremana kritikatzea, Putinen gobernuaren mendekua salatzea... Eta ez nago prest, zeren Pussy Riot zerbait bada, talde feminista bat da, eta are gehiago, Pussy Riot osatzen duten kideak emakumezkoak dira, eta ez dugu ahaztu behar emakumeok espazio publikoa hartzen dugunean eta propioki gure feminitatearenak ez diren jarrerak hartzen ditugunean zigorra bikoiztu egiten dela.

Beraz, Pussy Rioten askatasuna eskatzen dugun horietan noren eta zeren askatasuna eskatzen ari garen argi izan dezagun, besterik ez.


ASTEKARIA
2012ko irailaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude