Eszeptizismoa antzinako Grezian sortutako korronte filosofikoa da, dogmatismoarekin kontrajarritakoa. Gerora izandako bilakabidean, bitxia eman badezake ere, sarritan dogmatismotik edan du gehiago jatorrizko eszeptizismotik baino. Bilakabide horren azpi-produktutzat har genezake ETB2ko Escépticos saioa.
“Jendartean arrakasta gehien daukaten gezurkeria ez-zientifikoak desmuntatzeko xedea du programak”, iragartzen dute ETBren webgunean. Beste foro batzuetan, garbiago agertzen dituzte euren asmoak saioaren arduradunek, eta batik bat Luis Alfonso Gamez aurkezle eta zientzia-kazetariak: metodo zientifikoaren galbahetik pasatu ez den sineskeria oro jipoitzeko etorri da gure pantailetara Escépticos. Arazoa da maila berean jartzen dituztela mamuetan sinestea eta transgenikoen aurka egotea, esate baterako. Alegia, konbinatu egiten dituzte oso publiko zabal batek ondo irentsiko dituen kapituluak (ezkutuko zientzien aurkakoa, estralurtarren ontziak ikusi ei dituztenak egurtzen dituena...), eta zientziaren ikuspuntutik hain argi ez daudenak. Momentuz halako gai bi jorratu dituzte: transgenikoak eta uhin elektromagnetikoen kalteak.
Hau idatzi aurretik transgenikoak kaltegarriak direla dioten zientzialari zerrenda oparo bat irakurri dut. Haien iritzia “ez-zientifiko” bihurtu dute, eta transgenikoen aldekoena, dogma. Dogmatismo hori Escépticosen estiloan igartzen da, edukian ez ezik. Saioaren gidoiak ez du ematen han esandakoak zalantzan jartzeko betarik; are gehiago, tentazioa leukaketenen aurkako irainaren mugan ibiltzen da Gamez. Ikusleoi debekatu egin digute, nonbait, beraien asmoak gidatzen omen dituen eszeptizismo sanoa.
Escépticos. ETB2. Zuzendaria: Jose Antonio Perez. Aurkezlea: Luis Alfonso Gamez.
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]