"Egun inor ez da erredakzio kontseiluaz mintzo, administrazio kontseiluaz baizik"

  • Jubilatua bai, erretiratua ez.

Mariano Ferrer
Mariano FerrerDani Blanco

Kasualitatez, ez duzu jakingo noiz bukatuko den konflikto baskoa, ezta?

Lizarrako prozesua behin-betikoa zela sinetsi nuen, Loiolakoarekin berdin, eta eskarmentatuta egoteak ez du esan nahi sinesteari utziko diodanik. Ezker abertzaleak berriz huts egiteko aukera duela uste duzu? Haluzinagarria irudituko litzaidake.

Bildu, sortu, eta jaioko dira berriak!

Puntu batera helduta, gauzak egiteko modu bakarra gauzak egitea da. Dena irabazi ezin duzunean, galdu beharrekoa lehenbailehen galtzea hobe. Ezker abertzaleak ezin du pentsatu bakea, iritzi publikoa, erakundeak eta madre superiora irabaziko dituenik.

Madre superiora ez da Iñaki Anasagasti izango, ezta? Badakizu, “tipo jasangaitz, sofista profesiona, eta datu manipulatzailea“ zarela dioen hori.

Ez dakit zer pasa zaion. Lehen, kongresuko diskurtsoak nire artikuluak aipatuz bukatzen zituen. Auskalo, ez zidan barkatuko EAJren militantziak ezker abertzalekoaren gaitasuna izan balu, herri honek beste kupel bateko sagardoa edango lukeela esan izana.

Independentzia garesti ordaintzen dela, amigo!

Medioak, gizarteari injustizien aurrean bere burua defendatzeko tresnak eman beharrean, korporazio teknopolitikoekonomiko bihurtu dira. Nola defendatuko gaituzte sistemaren atzaparretatik sistemaren parte badira?

Tontotzat gauzkatela diozu?

Sistemaren funtzionamenduaren premiak asetzen dituzte eta bost axola zaie gainontzekoa. Kazetariak kazetaritzaren duintasunaren zentzua galdu du. Egun, inor ez da erredakzio kontseiluaz mintzo, administrazio kontseiluaz baizik.

Ez esan erredakzioaren administraziotik administrazioaren erredakziora pasa garela...

Prekarietateak ofizioaren deskualifikazioa dakar. Soldata irabaziz gizartea zerbitzetik bere lana enpresa bati saltzen dion elementua izatera pasa da kazetaria. Horregatik dauzkagu sorpresarik gabeko kazetak, eta horregatik gertatzen dira gertatzen direnak.

Leteren “periodikua letuz ilustratzen gera“ bukatu dela, alegia.

Adierazpenez jositako egunkariak dauzkagu. Gertaera bera baino garrantzitsuago bihurtu dira gertaeraren inguruko erreakzioak. Zergatik ez dira gertaerak ikertzen? Noiz ohartuko gara ia eguneroko titular nagusia politikari baten adierazpena dela?

Rosiren kioskoa itxi zutenetik...

Entzuleei ez diet sekula esan “halakoa da mundua, nik hala kontatzen dizuedalako”. Alderantziz, eszeptikoak izan eta euren koadroa marrazteko esaten nien. Buru-kazetaritza zen. Orain ordea, dena da presa, momentua, multimedia, eta gauza bera hamazortzi modutan esatea.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude