Anarkismoa Euskal Herrian

130 urteko historia gorabeheratsua

  • Euskal anarkismoaren mugimendua aurrera atera zuten pertsonaiak eta eztabaidak aztertu ditu Juantxo Estebaranzek bere azken liburuan: Breve historia del anarquismo vasco (Txertoa 2011). Historia horren errepasoa egin dugu, egilearen beraren laguntzarekin.

Alvaro Hilario Pérez De San Román
2011eko urriaren 02a
Anarkismoak Euskal Herrian izan duen eragina aztertu du Juantxo Estebaranz historiagileak Breve historia del anarquismo vasco. Desde sus orĂ­genes al siglo XXI liburuan (Euskal anarkismoaren historia laburra. Jatorrietatik XXI. mendera).
Anarkismoak Euskal Herrian izan duen eragina aztertu du Juantxo Estebaranz historiagileak Breve historia del anarquismo vasco. Desde sus orĂ­genes al siglo XXI liburuan (Euskal anarkismoaren historia laburra. Jatorrietatik XXI. mendera).

XIX. mendearen azken herenean, Frantzian proposaturiko zenbait praxi eta teoriak anarkismo gisa ezagutzen dugun joera politikoa sortu zuten. 1864an Langileen Nazioarteko Elkartean, Internazionalean, jaiotako talde sozialistek ez bezala, anarkistek politika formalaren baliabideak uxatzen zituzten. Ekintza zuzena eta greba orokorra hobesten zuten, matxinoen beraien protagonismoa nabarmenduz eta mota guztietako bitartekariak alboratuz. Industri Iraultzarekin batera jaiotako proletalgoak pairatzen zituen gabeziak asetzea zuten helburu hasierako talde anarkistek, elkarri lagunduz. “Lehenengo anarkismo hura Internazionalena zen, elkarrenganako laguntza ardatz zuena. Urteak pasa ahala, artisauek osatutako talde haiek fabriketako langileria berria hartuko zuten beren baitan”, azaldu digu Juantxo Estebaranz historiagileak.

Euskaldunak hasieratik aritu ziren bai Internazionalean, bai bere adarra zen Espainiako Eskualdeko Federazioan (1870). Dena dela, Zumarragan, Bilbon, Gasteizen, Tolosan, Irunen eta Iruñean ziren talde anarkistek ez zuten eragin handirik, esaterako, Bizkaiko meatzetan sortu zen langileriarengan: “Meatzariek ez zuten anarkistek zeukaten antolaketa tradiziorik eta nagusi zen sozialisten eredu sindikalista”, dio Estebaranzek. Pariseko komuna gailenduta eta Internazionala legez kanpo utzita, XX. mendearen hasiera langile mugimenduaren joera berrien lekuko dugu. Sindikatu anarkista handien txanda heldu zen. Ekintza sindikalaren eraginpean, erakunde handi bat eraiki nahi zuten; asmo horrekin hurbildu ziren langileria berriarengana eta antolatuta ez zeuden joera guztietara. 1910ean Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) jaio zen, eta 1911ko lehenengo batzarrean Bilboko eta Barakaldoko taldeek hartu zuten parte.

Euskal Herriko errealitate ezberdinak

Euskal Herrian, Sindikatu Bakarra izango zen anarkisten ezaugarri nagusia. Tokian tokiko federazioetan biltzen zituen ogibide guztietako beharginak. Gasteiz, Iruñea edota Tolosan indar handia zuen Sindikatu Bakarrak, klase boteretsuen artean beldurra eta hauen errepresioa eraginez. “Euskal Herriko errealitatea ez zen bat eta bakarra. Bizkaian meatzetako langileria zegoen; Gipuzkoan eta Sakanan nagusi ziren transformazio industria txikiak eta Erriberan zein Errioxan jornalariak zeuden, baita komunalen jabetzaren kontra lan egiten zuten laguntza elkarteak. Lurralde bakoitzaren egoera ekonomiko ezberdinak, jabetzaren egituraketak eta zatiketa administratiboek zail egiten dute euskal anarkismoaren gaineko ikuspegi bateratua ematea”, argitu digu historiagileak.

Bizitako diktadurek, errepresioak eta debekuek baldintzatuko zuten anarkismoaren ibilbidea. Bere baitan zituen joeren –sindikalista batetik, ekintza zuzenaren aldekoa bestetik– arteko tentsioa nabarmendu egin zen ahultasun momentuetan: “Hainbat porrot pairatuta, zalantzan jartzen zuten, behin eta berriro, anarkosindikalismoaren rola, batzuek nahiago baitzuten ekintza zuzena, zigor ekintzak”. Posibilismoa eta intrantsigentzia ditugu, beraz, anarkismoren alde bi, beti presente. Esan liteke, sinplifikatuz, egun CNT-AITn eta CGTn islatzen direla. Ez ziren haiek, baina, euskal anarkismoaren zeregin bakarrak: “1930eko hamarkadan, Primoren diktadura bukatuta, kultura libreko esperientziak ezagutzen zituzten belaunaldi berriak hurbilduko dira CNTra. Anarkistentzat garrantzitsua izan da beti kulturaren ekarpena, kulturaren bidez gizakiaren egoera hobetzeko asmoa betidanik egon delako anarkismoaren oinarrietan. Arrazionalismoa, eskola libreak, argitalpenak, egunkariak, ateneoak ere anarkismoaren ezinbesteko osagaiak ditugu. Isaac Puente edo Chiapusotarrak dira tradizio horren erakusle”, azaldu du Estebaranzek.

Anarkismoaren indarra gurean

1970eko hamarkadan, CNTk izugarrizko indarra zuen Katalunian, Valentzian edo Madrilen. Euskal Herrian, ordea, ezberdina zen egoera. Historiagilearen hitzetan, “debekuak amaitutakoan, CNTk gaitasun handia izan du beti erakundea berreraikitzeko. Franco hil ostean, baina, atzera begira egin zutela ematen du; hau da, garaiak aldatu baziren ere, 1930eko hamarkadako eskarmentua pisutsuegia zen; mimetikoki, uxatu egin nahi zituzten diktadura eta trantsizio garaian lan munduan garaturiko kontziliazio tresnak, enpresa batzordeak kasu. Horrez gain, 1968tik aurrera mugimendu asanblearioa hedatu zen Euskal Herrian eta hausturaren aldeko bloke bat agertzen hasi zen; haustura hori CNTk ordezkatzen zuen Espainiako Estatuko beste lekuetan. Sasoi hartan abertzale iraultzaileak barne hartzen zituen hausturaren aldeko mugimenduak politika formala saihesten zuen”.

Breve historia del anarquismo vasco liburuaren egilearen arabera, CNTren baitako Askatasuna taldeak defendatzen zituen joera euskaltzaleek ez zuten behar besteko oihartzunik izan eta erakunde horretatik kanpo lan egitea erabaki zuen hainbatek: “Giza mugimenduetatik lan egiteari ekin zioten, egindakoari abizen anarkista ipini gabe. Egun, antzeko egoera daukagu: lehen aipatu dugun mugimendu hausturazaleak begi onez ikusten ditu bide instituzionalak eta badira oraindik ere batzarra ardatza dutenak. Orain, argiagoak dira proposamenak eta eremu antiautoritarioa prest dago berriz hartzeko lehen beste mugimenduek ere jasotzen zituzten hausturazaleak”.

Kanal honetan artxibatua: Meatzarien grebak

Meatzarien grebak kanaletik interesatuko zaizu...
2013-05-26 | Marijo Deogracias
Trapagaran (Bizkaia)
Burdin goseak zauriz bete zuen mendia

“Arrakalatuta utzi digute hegazkinek zerua”, abesten zuen Txuma Murugarrenek. Eta, horixe bera pentsatu dut Larreineta funikularretik jaitsi eta Zugaztietara (Arboledara) bidean: arrakalatuta utzi ziguten meatzariek Trianoko mendi gaina, Peñas Negras ingurua. Burdinaren sukarraren sasoian izan zen. Harrezkero zuloa han eta putzua hemen; ez da besterik ingurune zabal hartan. Zuhaitz bakarrak, berriz, Zugaztietako elizaraino heltzen den zumardiko bananondoak.


2011-07-17 | Josu Chueca
SOVtik ELAra
Sindikatu abertzalearen metamorfosia

1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain, langile borrokaren abangoardian dabil eta ideia ezkertiarrak bere egin ditu. Zer gertatu da ehun urteotan sindikatu abertzalearen baitan?


2008-05-04 | Daniel Udalaitz
Maiatzaren lehena Euskal Herrian
Meatzarien 1890eko maiatza
Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehenengo greba historikoa 1890ean egin zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Gobernuak “gerra egoera” deklaratu zuen.

2008-01-13 | Unai Cuevas
Larreineta eta Zugaztieta (Bizkaia)
Meatzarien ordez, txangozaleak
Zugaztieta, meatzaritzaren erdigune izandako eremuak, itxuraldaketa nabarmena jasan du azken hamarkadetan. XX. mendearen lehen erdialdean meatzarien pikotxek eta antzeko lanabesek lehentasuna bazuten ere, gaur egun mendizale eta ibiltarien amu bihurtu da.

2005-12-18 | Zihara Enbeita
Ihesi: Meatzaldea II. Burdinazko herriak

Bilbotik Meatzalderantz joanez gero, lehenengo Barakaldo herriarekin egingo dugu topo. Merkatalgune erraldoiek edota Bilbao Exhibition Centrek, besteak beste, betetzen dituzte gaur egun bertako lurrak. XIII. mendera arte, berriz, nekazaritzatik bizi ziren barakaldarrak. Trianoko meatzeetatik hurbil eta errekez inguratuta
...

2003-12-14 | Maria Gonzalez
Meatzeen museo bizia
Burdinaren ustiapenak izena eman zion Meatzaldeari. Trapagaran, Ortuella, Abanto, Muskiz eta Zierbenaren historia abiarazi zuen mineralak. Oroimen historikoa berreskuratu nahian dabil Gallarta auzoa (Abanto). Kontxa II izeneko meatzearen ondoan dago orain Meatzaritzaren Museoa.

1999-12-26
Langile-erresistentziako lehen elkarteak Bizkaian eratu ziren XIX. mendean

Bizkaiko Industri Zentroaren (gaur CEBEK) sorrerak lotura zuzena da XIX. mende amaierako langileen bizi eta lan baldintzekin. Nagusiek garai hartan ezarritako neurri batzuk langileen erresistentzia indartzea, elkarteak eratzea —gerora sindikatuak sortu ziren— eta hainbat greba —kasu batzutan oso bortzitzak— burutz
...

1985-03-31
MEATZETA ETA ENKARTERRIA, BIZKAIKO LURRALDE AHANTZIAK
Fernando Montenegro, Muskizeko zinegotziari elkarrizketa
Fernando Montenegrorekin berbetan
MEATZETA ETA ENKARTERRIA, BIZKAIKO LURRALDE AHANTZIAK
Bizkaian badira bi lurralde (bakarra ote?) beste guztiek baino askoz ezezagunagoak eta baztertuagoak daudenak: Enkarterria eta Meatzeta. Lurralde horietan euskaltzalea eta


...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA