Nafar mirailaren pieza-puska anitzak

Nafarroako Comptos Ganbera.
Nafarroako Comptos Ganbera.

Musika ibilaldia Nafarroan barna.
Interpretatzailea: Iruñeko Katedraleko Musika Kapera.

Nafarroan barnako musika ibilaldia egitera gonbidatu nahi zaitut. Ziur ez naizela pertsona egokiena gonbite hau egiteko. Bizitzaren harat-honatekoek ematen dizkiguten ustekabeek ausartak bihurtzen gaituzte ordea. Horratx zoria!

Fermin Erbiti idazlearengana hurbildu nintzen Iruñera, eta Nafarroako Comptos Ganbera ezagutzea izan zen nire lehen ustekabea, eta Ferminen eskutik ezagutzea zoria. Hori gutxi bailitzan, opari honekin etxeratu nintzen: Musika ibilaldia Nafarroan barna. Halaxe du grazia CDak. Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak joa da. Nafarroako musikaren pieza puska bitxiak biltzen ditu. XIII. mendetik eta XX. mendera arteko 21 kanta, comptoa zehatz eginda.

CDari buruzko bi zertzelada eskaini aitzin, azal dezadan zer den Nafarroako Comptos Ganbera: “Espainiako Estatuko kontu epaitegirik zaharrena da. Karlos II. nafar erregeak sortu zuen 1365ean Erresumaren egoera ekonomiko latza konpontzeko asmoz. XIX. mendean Nafarroako Erresuma espainiar probintzia bihurtu zen. Comptos Ganbera galdu zuen, hainbat eskumenekin batera. 1836ko dekretu batek erakundea desagerrarazi zuen. Comptos Ganbera 140 urte baino gehiago itxita egon zen. 1980an Nafarroako Parlamentuak erakundea berriro martxan jartzeko erabakia hartu zuen”.

Pieza bitxiak direla aipatu dut. Bai horixe. Lehen kantak Goizean diru kontatzen izena du. Baraibarkoa da, XVIII. mendekoa. Comptos Ganberari kontu eta kantu egiten dizkio: “Goizean diru kontatzen,/ arratserako gastatzen,/ bazkari ona jokatzen,/ kafea hartuz,/ kopak edanez,/ edari finak garbitzen:/ Eginik ez dut ukatzen./ Orain ezpainak nekatzen,/ sardin ederrez betetzen”. Honela kantatzen du Kaperak, Aurelio Sagaseta zuzendariaren batutapean. Kantarik zaharrena, Teobaldo I.a erregearen Seigneurs, Sachiez da; 1239 urtekoa. Berrienak, berriz, XX. mendekoak dira, Fernando Remacha, Pascual Aldabe eta Emiliana Zubeldia musikagileenak.

Nafarroaren aniztasunaren isla da diskoa. Comptos Ganberaren 25. urteurrena kari obratua. Kantetako bost euskaraz dira, lau latinez, hiru gaztelaniaz, bat frantsesez, gainerakoak instrumentalak.

Baraibarko Nere maitiaren hitzok atxiki ditugu buruan guk: “Nere maitia, ez egon sustoz,/ biziko gera munduan gustoz:/ palazio bat eginen dugu/ sekalez edo lastoz:/ balkona ere basalizarrez,/ teilatua belar igarrez,/ hala, goizean enkargatu da/ Baionako Pierres”.
Kantaren hotsa –doinua– zure kontu, akort?


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 24a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude